HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2001EKO LAUGARREN HIRUHILEKOAN,...

2002/06/27ko prentsa-oharra

 

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2001eko laugarren hiruhilekoa

2001EKO LAUGARREN HIRUHILEKOAN, AURREKO URTEKO ALDI BEREAN BAINO %2,4 JAIOTZA GEHIAGO IZAN DIRA

Euskal AEn, 4.383 haur jaio ziren 2001eko laugarren hiruhilekoan, eta urteko guztizkoa 17.505era iritsi dira

2001eko Jaiotzen Estatistikaren behin-behineko datuen arabera, jaiotakoen kopurua 17.505ekoa da. Euskal AEko biztanleek erkidegotik kanpo izandako erditzeei buruzko informaziorik ez dugun arren, kopuru horrek %1,9ren gehikuntza dakar, 2000. urtearen aldean, Eustaten datuen arabera.

2001eko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn jaio ziren 4.383 haurretatik, 1.509 urrian jaio ziren; 1.493 azaroan, eta 1.381 abenduan. Herrialdeka, Araban 572 haur jaio ziren, 2.261 Bizkaian, eta 1.550 Gipuzkoan.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago (% 58,8), 2.579 haur, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.543 haur (%35,2) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi dira, eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 261era iristen dira (%6).

Lau jaiotzatatik hiru 30 urtez gorako ametan gertatzen dira

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitira erditzeen % 45,7. Talde horren ondotik, beraren gainetik dagoen taldea dago, 35-39 urte artekoa (%25); 25-29 bitarteko taldea atzean geratu da, eta % 20,5 ekarri ditu, eta 20-24koek, azkenik, %4,6 besterik ez.

40 urtez gora amatzen direnak (%3,4) 20 urtez behera amatzen direnak baino gehiago dira (%0,8).

Ezkontzaz kanpo jaiotakoek guztizkoaren % 17,4 hartzen dute, 2000ko aldi berean izandako indizearen gainetik. Herrialdeka, ehunekorik handiena Bizkaian izan da (%18), eta haren atzetik Araban, % 17,8rekin, eta Gipuzkoan, % 16,3rekin.

 

 

Jaiotzen hilez hileko mugimendua Euskal AEn. 2000. urtea

Behin-behineko datuak

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández

Tel:+34-945-01 75 49 Fax:+34-945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2001EKO LAUGARREN HIRUHILEKOAN, AURREKO URTEKO ALDI BEREAN BAINO %2,4 JAIOTZA GEHIAGO IZAN DIRA

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Cuarto trimestre de 2001
Eguneratze data : 
2002/06/27
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001925_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali