HomeGaiakBiztanleen IKT ekipamenduakPrentsa Oharrak 2002.EKO BIGARREN SEIHILEKOAN,...

2003/01/31ko prentsa-oharra

 

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI): FAMILIAK 2002ko 4. hiruhilekoa

2002.EKO BIGARREN SEIHILEKOAN, ETXEGUNEETAKO INTERNETERAKO KONEXIOAK % 7 GEHITU ZIREN

ETXEGUNEETAN KONEXIOAK GEHITU ARREN, INTERNETEKO ERABILTZAILEEN KOPURUA EGONKORTU DA.

EUSTATek 2002ko 4. hiruhilekoari buruz lortutako datuen arabera, etxegunean Interneterako sarbidea eskuratu dute 15 urte eta gehiagoko 38.300 pertsonak. Pertsona horien artean, bostetik bik (16.200 bat pertsona) 45 eta 54 urte bitarte dituzte, 15 eta 24 urte bitartekoen aurretik, 11.000 gehiago baitira, ia % 11. Sarbide berrietatik % 71 emakumezkoenak dira.

Beste alde batetik, 2. hiruhilekoan baino 17.800 pertsona gehiagok dute etxegunean ordenagailu pertsonala erabiltzeko aukera. Bostetik lau emakumeak dira. Emaitza horiekin, esan daiteke Euskal AEko biztanleen erdiek dagoeneko badutela PCa etxegunean.

2002. urtearen bigarren erdian, telefono mugikorra erabiltzea daukaten pertsonak 26.300 gehitu dira, ia % 2; bostetik lau pertsonak dute hornikuntza hori. Hiru erabiltzaile berritatik bi bakarrik bizi dira; beste herena seme-alabarik gabeko bikoteak dira. Mugikorra eskuratu berri duten 15.500 pertsonak 55 urte edo gehiago dituzte.

Iturria: Eustat.

Beste alde batetik, Gipuzkoak, 4. hiruhilekoan, etxeguneetako konexio-tasa handiena du: bere biztanleetatik % 33,3k dute Interneteko sarbidea. Araban, % 31,5ek dute; eta Bizkaian, % 29,3k. Autonomia Erkidegoko batez bestekoa, horrenbestez, % 31koa da.

Arabak du PCa erabiltzeko aukeraren tasarik gorena, % 52, eta apenas aldatu den 2. hiruhilekoaren aldean. Beste bi lurraldeak, berriz, Euskal AEko batez bestekotik (% 50) oso hurbil dabiltza, Gipuzkoan % 4 eta Bizkaian % 1,4 hazita.

2002ko maiatza eta ekaina bitarteko Eurobarometroaren datuek diote etxegunean Interneteko sarbidea biztanleen % 40k zutela Europar Batasuneko 15 herrialdeetan, hau da, zifra horretatik 9 ehuneko-puntura gaude oraindik. Espainiak % 29ko tasa du, Euskal AEkotik bi puntu beherago. Grezia dago konexio-tasaren azkeneko tokian. Danimarkak, Herbeherek eta Suediak tasa garaiagoak dituzte, % 65 ingurukoak.

Internet-erabiltzaileen ehunekoa 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 30 inguruan egonkortu da

2002ko 2. hiruhilekoaren aldean, Internet-erabiltzaileen kopurua 6.600 pertsonatan urritu da, azken urteotako hazkunde etengabearen joera hautsita. Galera txiki hori batik bat Araban gertatu da (hantxe izan ziren erabiltzaile-gehikuntzarik handienak lehen seihilekoan), eta erabiltzaile-gehikuntza txikiak izan dira Bizkai-Gipuzkoetan.

Pisua galdu dute, konexio-toki gisa, ikastetxeek (2. hiruhilekoan baino 6.400 pertsona gutxiago), lantokiek (12.800 gutxiago) eta, batez ere, ziberkafeek, liburutegiek, eta abarrek (23.300 gutxiago). Beharbada, etxegunera (non sarbidea hautakorragoa dela dirudien) aldatu dira (16.400 erabiltzaile gehiago). Aldaketa horiek guztiak izango ziren, beharbada, Internet-erabiltzaileen zentsua egonkortu izanaren eragile.

Konexioa etxegunean zentralizatzeko joera hori erabilera handitzearekin batera doa: Interneteko azken sarraldiak, batez beste, ia 9 minutu gehiago iraun du; % 11 jaitsi da hilean behin konektatzen diren erabiltzaileen taldea; gehitu egin dira jaiegunetako konexioak, bai eta azken konexioan posta elektronikoa erabili dutenen kopurua ere (% 11,5).

Ez da aldatu Internetez erosten duten internauten kopurua

Sei internautatik batek baino gehixeagok —98.000 inguruk— egin du erosketaren bat sarearen bidez. Sei hilabete lehenago neurtutako ia kopuru bera da. Beste alde batetik, beherakada handia nabari da erosteko informazioa jasotzeko interesean: 2. hiruhilekoan baino % 43 gutxiago.

Iturria: Eustat.

Familiei egindako Informazioaren Gizarteari buruzko Inkestako datuak, betiere, hiruhilekoko 3.750 familiako eta 4.800 gizabanakoko lagina erabiltzeak eragindako laginketa-erroreen menpe daude. Los errores de muestreo están en Eustat a disposición de los interesados.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.:+34-945 017 500. Faxa: +34-945 017 501. Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Jesús Rodríguez Marcos

Tel.: +34-945 017 531. Faxa: +34-945 017 501.

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2002.EKO BIGARREN SEIHILEKOAN, ETXEGUNEETAKO INTERNETERAKO KONEXIOAK % 7 GEHITU ZIREN

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2002
Eguneratze data : 
2003/01/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001977_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali