HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2002KO BIGARREN HIRUHILEKOAN...

2002/12/12ko prentsa-oharra

 

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2002ko bigarren hiruhilekoa

 

2002KO BIGARREN HIRUHILEKOAN JAIOTZAK %7,7 GEHITU DIRA LEHENENGO HIRUHILEKOAREN ALDEAN

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean ere jaiotza gehiago izan dira, %2,8 gehiago.

 

EUSTATek egindako Jaiotzen Estatistikako 2002ko bigarren hiruhilekoko datuetan, 4.581 jaio ageri dira, aurreko hiruhilekoan baino gehiago. Lurraldez lurralde, Araban 654 ume jaio ziren, aurreko hiruhilekoan baino %16 gehiago; Bizkaian 2.373, aurreko hiruhilekoan baino %6,8 gehiago; eta Gipuzkoan 1.554, %5,9 gehiago.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2002ko bigarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.571 ume (%56,1), lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.737 ume (%37,9) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi dira; eta 273 ume (%6) hirugarren eta ondorengo seme-alabak dira.

Lau jaiotzatik hirutan amek 30 urtetik gora dituzte

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, horien artean izan baitira erditzeen %45,6. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (%25,8) eta 25-29ko taldea beherago geratu da, erditzeen %20,4 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak %5,2 dira, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %3,1 besterik ez du ekarri.

Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %17,7 hartzen dute. Araba (%21,2) izan da Euskal AEko kopuru orokorra baino handiagoa izan duen lurralde bakarra. Talde horren erditze-adina umeak eduki dituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa da, 25 urtetik beherakoak baitziren ama ezkongabeen %19,1.

 

 

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Teresa Remirez de Ganuza Zabalo

Tel.: +34-945 017 534. Faxa: +34-945 017 501.

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2002KO BIGARREN HIRUHILEKOAN JAIOTZAK %7,7 GEHITU DIRA LEHENENGO HIRUHILEKOAREN ALDEAN

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Segundo trimestre de 2002
Eguneratze data : 
2002/12/12
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001964_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali