HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2002KO HIRUGARREN HIRUHILEKOAN...

2003/03/25eko prentsa-oharra

 

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2002ko hirugarren hiruhilekoa

 

2002KO HIRUGARREN HIRUHILEKOAN JAIOTZAK APUR BAT GEHITU DIRA 2001EKO ALDI BERAREN ALDEAN

Urteko metatua 13.401 jaiotzatan kokatu da Euskal AEn.

 

EUSTATek egindako Jaiotzen Estatistikako 2002ko hirugarren hiruhilekoko datuetan, 4.529 jaio ageri dira, aurreko urteko aldi berean baino %1,6 gehiago. Lurraldez lurralde, Araban 626 ume jaio ziren (%+2,5), Bizkaian 2.325 (%+1,8) eta Gipuzkoan 1.578 (%+1,0).

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2002ko hirugarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.704 ume (%59,7), lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.572 ume (%34,7) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi dira; eta 253 ume (%5,6) hirugarren eta ondorengo seme-alabak dira. Araba izan da hirugarren eta ondorengo seme-alaben proportzioa Euskal AEko batez bestekoa baino txikiagoa izan duen herrialde bakarra.

Amen ia erdiak 30 eta 34 urte artean dituzte

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, horien artean izan baitira erditzeen ia erdiak. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (%25,3) eta 25-29ko taldea beherago geratu da, erditzeen %20 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak %5,6 dira, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen %2,9 besterik ez du ekarri.

Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %17,7 hartzen dute eta 2001eko hirugarren hiruhilekoaren aldean puntu bat baino gehiago hazi da. Gipuzkoan proportzio hori Euskal AEko guztizkoaren (%16,0) azpitik geratu da. Talde horren erditze-adina umeak eduki dituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa da, 25 urtetik beherakoak baitziren ama ezkongabeen %20,4.

 

Jaiotzen hilez hileko mugimendua

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez

Tel.: +34-945 017 549. Faxa: +34-945 017 501.

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2002KO HIRUGARREN HIRUHILEKOAN JAIOTZAK APUR BAT GEHITU DIRA 2001EKO ALDI BERAREN ALDEAN

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Tercer trimestre de 2002
Eguneratze data : 
2003/03/25
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001990_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali