HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2002KO LEHEN HIRUHILEKOAN...

2002/09/26ko prentsa-oharra

 

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2002ko lehen hiruhilekoa

 

2002KO LEHEN HIRUHILEKOAN JAIOEN ERDIAK BAINO GEHIAGO LEHEN SEME-ALABAK IZAN DIRA

Aurreko urteko hiruhileko berean baino % 1,16 jaiotza gehiago izan dira.

 

EUSTATek egindako Jaiotzen Estatistikako 2002ko lehen hiruhilekoko datuetan, 4.254 jaio ageri dira, hots, aurreko hiruhilekoan baino % 2,9 gutxiago. Lurraldez lurralde, Araban 564 haur jaio ziren, Bizkaian 2.222, eta Gipuzkoan 1.468.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2002ko lehen hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.414 haur, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.607 haur (% 37,8) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi dira; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak ez dira % 5,5era iristen. Bizkaian (% 42,6), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (% 43,3) baino txikiagoa izan da, eta hori herrialde historiko horretan batean baino ez da gertatu.

Amen adina egonkortu egin da

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitira erditzeen ia erdiak. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (% 25,3); 25-29ko taldea beherago geratu da, erditzeen % 20,5 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak % 5,7 dira, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen % 3,3 besterik ez du ekarri. Hala ere, banaketa hori 2001eko lehen hiruhilekoan jasotakotik oso hurbil dago.

Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren % 17,9 hartzen dute, eta ia hiru puntu igo dira 2001eko lehen hiruhilekoaren aldean. Araba (% 20,2) izan da Euskal AEko kopuru orokorra baino handiagoa izan duen lurralde bakarra. Talde horren erditze-adina haurrak eduki dituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa da, zeren ama ezkongabeen % 20 15 eta 24 urte bitartekoak baitziren.

 

1. grafikoa: Jaiotzen hilez hileko mugimendua.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Teresa Remirez de Ganuza Zabalo

Tel.: +34-945 017 534. Faxa: +34-945 017 501.

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2002KO LEHEN HIRUHILEKOAN JAIOEN ERDIAK BAINO GEHIAGO LEHEN SEMEALABAK IZAN DIRA

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Primer trimestre de 2002
Eguneratze data : 
2002/09/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001944_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali