2002/12/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2002ko azaroa

BIDAIARIEN SARRERAK
%11 GEHITU DIRA 2002KO AZAROAN

 

Gaualdiak %6 igo dira iazko hil beraren aldean.

 

2002ko azaroan, 117.516 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 12.000 sarrera gehiago, hau da, %11 gehiago, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %23 gehitu dira Bizkaian eta %7 Gipuzkoan; Araban, aldiz, apur bat jaitsi dira (%-1).

Atzerriko bidaiarien sarrerak %13 gehitu dira, estatutik datozenen aldean bi puntu handiagoa (%11). Atzerritik datozen bidaiarien kopurua nabarmen igo da Gipuzkoan (%21) eta Araban (%18); eta neurritsuago Bizkaian (%6). Estatutik datozen bidaiariak ere nabarmen gehitu dira Bizkaian (%30) eta neurritsuago Gipuzkoan (%4); baina Araban (%-4) urritu egin dira.

Estatutik datozen bidaiarien artean, autonomia-erkidego guztietatik etorritakoak gehitu dira, Gaztela-Mantxatik eta Valentziatik etorritakoak izan ezik, eta bolumenagatik aipagarri dira Madrildik eta Kataluniatik datozenak. Atzerriko bidaiarien artean, aipatzekoa da, Frantziatik, Erresuma Batutik, Italiatik eta Portugaldik datozen bisitariek izan duten gehikuntza; pixka bat urritu dira, ostera, USA-Kanadatik, Iberoamerikatik eta Alemaniatik etorriak.

2002ko azaroan, 228.890 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko hil berean baino 12.500 gehiago izan dira, hau da, %6 gehitu dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopurua asko hazi da Bizkaian (%23), Gipuzkoan askoz gutxiago (%2) eta Araban %15 jaitsi dira Araban.

Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldia, iazko 1,95 egunetik aurtengo 2,05 egunera luzatu da, 2002ko azaroan.

Plazakako betetze-maila %1 jaitsi da Euskal AE osoan eta gelakakoa gehiago, %3. Jaitsiera biak Arabako datuetatik datoz.

 

Nekazalturismoa: gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (%27) eta gaualdiak (%13)

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 5.340 bidaiari-sarrera izan dira 2002ko azaroan, aurreko urtean baino %27 gehiago: %64 gehitu dira Araban, %39 Gipuzkoan, eta mantendu egin dira Bizkaian (%0). Gehikuntza hori Estatutik datozen bisitariek eragin dute, %29 gehitu baitira; atzerritik datozenak, aldiz, %11 urritu dira, Euskal AEko guztizkoan.

Egindako gaualdiak 12.199 izan dira, hau da, 2001eko azaroan baino %13 gehiago, eta horrek Araban (%29) eta Gipuzkoan (%26) eragin du; Bizkaian %8 gutxiago izan baitira.

Batez besteko egonaldia %11 laburtu da Euskal AE osoan eta horrek eragina izan du hiru herrialdeetan: Araban %-21 moztu da, Gipuzkoa %-10, eta Bizkaian %-8. Hori guztia bidaiarien sarrerak gaualdien kopurua baino gehiago hazi delako.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.:+34-945 017 500 Faxa:+34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez

Tel.: +34-945 017 506 Faxa: +34-945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

BIDAIARIEN SARRERAK %11 GEHITU DIRA 2002KO AZAROAN

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Noviembre de 2002
Eguneratze data : 
2002/12/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001967_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali