2002/09/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2002ko abuztua

BIDAIARIEN SARRERAK %12 GEHITU DIRA 2002KO ABUZTUAN

 

Aurtengo orain arteko aldian (urtarrila-abuztua), 2001eko aldi berean baino 90.000 sarrera gehiago erregistratu dira

 

2002ko abuztuan, 174.496 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 18.000 sarrera gehiago, hau da, % 12ko gehikuntza, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak % 18 gehitu dira Bizkaian, % 13 Gipuzkoan, eta % 5 Araban.

Atzerriko bidaiarien sarrerak % 24 igo dira, hots, Estatutik datozen bidaiarien kopuruak izan duen gehikuntzaren (% 4) oso gainetik. Atzerriko bidaiarien kopurua igo egin da hiru herrialdeetan: % 7 Araban, % 27 Bizkaian eta % 26 Gipuzkoan. Eta Estatutik datozen bidaiariak % 11 gehitu dira Bizkaian eta % 5 Gipuzkoan; Araban, berriz, % 10 urritu dira.

Estatutik datozen bidaiarien artean, batik bat Madrildik, Andaluziatik, Valentziako Erkidegotik, Asturiastik eta Gaztela eta Leondik datozenak gehitu dira. Pixka bat gutxitu dira, aitzitik, Murtziatik, Kantabriatik eta Aragoitik etorriak, besteak beste. Atzerriko bidaiarien artean, aipatzekoa da Italiatik, Frantziatik, Erresuma Batutik eta Alemaniatik datozen bisitariek izan duten gehikuntza; pixka bat urritu dira, ostera, AEB-Kanadatik etorriak.

2002ko abuztuan, 363.836 gaualdi erregistratu dira. Horrenbestez, aurreko urteko aldi berean baino ia 43.000 gehiago izan dira, hau da, % 13 gehitu dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopuruak % 21eko hazkundea izan du Bizkaian, eta % 13koa Gipuzkoan; Araban, berriz, bere horretan iraun du (% 0).

Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldia luzatu egin da 2002ko abuztuan; iaz 2,05 egunekoa zen, eta 2,09 egunekoa izan da aurtengo abuztuan. Batez besteko egonaldiaren hobekuntza hori Araban (% 5) eta Bizkaian (% 2) gertatu da; Gipuzkoak, aldiz, bere horretan jarraitu du (% 0).

Plazen nahiz gelen betetze-maila % 9 goratu da; hazkundea askoz handiagoa izan da Bizkai-Gipuzkoetan, Araban baino.

 

Nekazalturismoa: gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (% 19) eta gaualdiak (% 17)

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 13.186 bidaiari-sarrera zenbatu dira 2002ko abuztuan, aurreko urtean baino % 19 gehiago: % 39 ugaritu dira Gipuzkoan, % 13 Bizkaian; eta % 18 urritu dira Araban. Gehikuntza hori Estatutik datozen bisitariek eragin dute, % 27 ugaritu baitira. Izan ere, atzerrikoak % 15 urritu dira Euskal AEko guztizkoan.

Egindako gaualdiak 48.303 izan dira, hau da, 2001eko abuztuan baino % 17 gehiago, eta hori Euskal AEko hiru herrialdeetan gertatu da: Araban (% 14), Gipuzkoan (% 21) eta Bizkaian (% 13).

Batez besteko egonaldia % 1 laburtu da Euskal AE osoan. Araban % 39 luzatu da, Gipuzkoan % 13 laburtu da, eta Bizkaian bere horretan iraun du (% 0).

Plazen eta gelen betetze-maila handitu egin da —% 9 eta % 8, hurrenez hurren— Euskal AEko guztizkoan.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.:+34-945 017 500 Faxa:+34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez

Tel.: +34-945 017 506 Faxa: +34-945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

BIDAIARIEN SARRERAK %12 GEHITU DIRA 2002KO ABUZTUAN

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Agosto de 2002
Eguneratze data : 
2002/09/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001942_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali