2002/06/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2002ko maiatza

BIDAIARIEN SARRERAK %17 ETA GAUALDIAK %8 IGO DIRA 2002KO MAIATZEAN

 

Gipuzkoa da hazkunde handieneko herrialdea: %27 bidaiari gehiago eta %15 gaualdi gehiago

 

2002ko maiatzean, 143.468 bidaiari-sarrera erroldatu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 21.000 sarrera gehiago gutxi gorabehera, hau da, %17ren gehikuntza, Eustatek eskaintzen dituen datuen arabera. Bidaiarien sarrerak igo egin dira hiru herrialdeetan, modu desberdinean bada ere: %6 hazi dira Araban; %13 Bizkaian, eta % 27 Gipuzkoan.

Estatutik datozen bidaiarien sarrerak %17 igo dira, ia atzerriko bidaiarien kopuruak lortu duen gehikuntza berdina (%18). Estatutik datozen bidaiariak igo egin dira Bizkaian eta Gipuzkoan (%16 eta %27, hurrenez hurren), eta ia egonkor iraun dute Araban; atzerriko bidaiariak, aldiz, %26 igo dira Araban zein Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, gehikuntza neurritsuagoa lortu dute (%7rena).

Estatutik datozen bidaiarien artean, igo egin dira autonomia-erkidego guztietatik datozenak, batez ere Madrildik eta Valentziako Erkidegotik etorriak, bai eta Euskal AEtik beretik datozenak ere. Atzerriko bidaiarien artean, aipatzekoa da Frantziatik datozen bisitariek izan duten gehikuntza, bai eta AEB-Kanadatik datozenen jaitsiera ere.

2002ko maiatzean izandako gaualdiak 255.660ra iritsi dira, hau da, aurreko urteko aldi berean baino ia 20.000 gehiago, hau da, %8 igo dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopuruak %3ren hazkundea izan ditu Bizkaian, %6rena Araban, eta %15ena Gipuzkoan.

Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldiaren iraupena uzkurtu egin da 2002ko maiatzean, eta iazko 1,93 egunetik aurtengo 1,78 egunera pasa da. Batez besteko egonaldiak jaitsiera handiagoa izan du Gipuzkoan (%-10) eta Bizkaian (%-8), ezen ez Araban (%-1).

Plazako betetze-maila %2 igo Euskal AE osoan, Gipuzkoan izan den %8ren gehikuntzaren ondorioz; Bizkaian, aldiz, %2 jaitsi da, eta Araban aurreko urteko betetze-maila errepikatu da. Gelako betetze-maila, berriz, %3 jaitsi da Euskal AEn, Arabako eta Bizkaiko jaitsierengatik (%-7 eta %-8, hurrenez hurren); Gipuzkoan, aldiz, gelako betetze-maila %6 hobetu da 2002ko maiatzean, aurreko urteko hil beraren aldean.

 

Nekazalturismoa: gaualdiak (%-40) eta bidaiarien sarrerak (%30) igo egin dira

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 5.732 bidaiari-sarrera zenbatu dira 2002ko maiatzean, aurreko urtean baino %30 gehiago: %44 hazi dira Bizkaian, %36 Gipuzkoan, eta ia egonkor iraun dute Araban.

Egindako gaualdiak 12.787 izan dira, hau da, 2001eko maiatzean baino %40 gehiago, eta hori Euskal AEko hiru herrialdeetan gertatu da, batez ere Gipuzkoan, non gaualdiak %73 gehitu baitira, 2001eko maiatzaren aldean.

Batez besteko egonaldia %7 hazi da Euskal AE osoan, baina herrialdeek portaera desberdina erakutsi dute: batez besteko egonaldia igo egin da Gipuzkoan (%28) eta Araban (%15), eta jaitsi, Bizkaian (%-14), aurreko urteko hil beraren aldean.

 

 

Argibide gehiagorako, deitu hona:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34 945 01 75 00 Fax:+34 945 01 75 01 E-mail: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Tel:+34-945-01 75 06 Fax:+34-945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

BIDAIARIEN SARRERAK %17 ETA GAUALDIAK %8 IGO DIRA 2002KO MAIATZEAN

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Mayo de 2002
Eguneratze data : 
2002/06/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001922_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali