2002/05/22ko prentsa-oharra

 

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2002ko apirila

BIDAIARIEN SARRERAK %1 ETA GAUALDIAK %4 JAITSI DIRA 2002KO APIRILEAN

 

Urteko lehen lau hilabeteen multzoan, dena dela, bidaiarien sarrerak %8 eta gaualdiak %9 igo dira

2002ko apirilean, 117.529 bidaiari-sarrera erroldatu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, Eustatek eskaintzen dituen datuen arabera, aurreko urteko hil berean baino %1 gutxiago, hau da, 1.500 sarrera gutxiago urte batetik bestera. Bidaiarien sarrerek eragin desberdina izan dute hiru herrialde historikoetan: %5 igo dira Bizkaian; ia egonkor iraun dute Araban, eta % 7 jaitsi dira Gipuzkoan.

Datu horiek interpretatzerakoan, kontuan izan behar da, aurten, Aste Santua martxoan ospatu dela; iaz, aldiz, apirilean izan zen.

2002ko lehen lauhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino 30.000 bidaiari-sarrera gehiago zenbatu dira. Urteko lehen lau hilabeteetako gehikuntza metatua Euskal AEko hiru herrialdeetara zabaldu da: Gipuzkoa %11 igo da; Bizkaia % 6, eta Araba, azkenik, %5 gehitu da.

2002ko apirilean izandako gaualdiak 210.907ra iritsi dira, hau da, aurreko urteko aldi berean baino ia 9.000 gutxiago, hau da, %4 beheratu dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopuruak %4ko hazkundea izan ditu Bizkaian, eta %9 eta %7 jaitsi da, hurrenez hurren, Gipuzkoan eta Araban.

2002ko lehen lauhilekoan izandako gaualdien kopuruak %9ko hazkundea izan du, hau da, aurreko urte berean baino 60.000 gaualdi gehiago.

Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldiaren iraupena uzkurtu egin da 2002ko apirilean, eta iazko 1,84 egunetik aurtengo 1,79 egunera pasa da. Batez besteko egonaldiak jaitsiera handiagoa izan du Araban (%-7), ezen ez Gipuzkoan (%-2) eta Bizkaian (%-1).

Batez besteko egonaldia ere hobetu egiten da (%1), urte honetako lehen lauhilekoa aurreko urtekoarekin alderatzen badugu.

Betetze-maila jaitsi egin da, bai plazako (%-9), bai gelako (%-5), Euskal AE osoan, 2002ko apirilean, aurreko urteko hil beraren aldean.

Nekazalturismoa: gaualdiak (%-40) eta bidaiarien sarrerak (%-26) jaitsi egin dira

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 4.920 bidaiari-sarrera zenbatu dira 2002ko apirilean, aurreko urtean baino %26 gehiago. Aste Santua urtaro honetan izatearen eraginak, bestalde, hotel-establezimenduen emaitzak baino gehiago ukitu ditu sektorearen hilez hileko emaitzak.

Egindako gaualdiak 10.560 izan dira, hau da, 2001eko apirilean baino %40 gutxiago, eta hori Euskal AEko hiru herrialdeetan gertatu da.

Lauhilekoko balantzeak, dena dela, emaitza positiboagoak eskaintzen ditu: %6ko gehikuntza bidaiarien sarreran, eta %8koa, gaualdiei dagokienez. Bidaiarien sarrerak, urteko lehen lauhilekoan, hiru herrialdeetan igo dira, 2001eko aldi beraren aldean.

 

Argibide gehiagorako, deitu hona:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34 945 01 75 00 Fax:+34 945 01 75 01 E-mail: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Tel:+34-945-01 75 06 Fax:+34-945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

BIDAIARIEN SARRERAK %1 ETA GAUALDIAK %4 JAITSI DIRA 2002KO APIRILEAN

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Abril de 2002
Eguneratze data : 
2002/05/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001915_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali