2002/04/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2002ko martxoa

BIDAIARIEN SARRERAK %26 ETA GAUALDIAK %31 IGO ZIREN 2002KO MARTXOAN

 

Aurten Aste Santua eta Makina-Tresnaren Biurtekoa martxoan ospatu izanak azaltzen ditu datu horiek neurri handi batean

 

2002ko martxoan, 129.734 bidaiari-sarrera erroldatu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hil berean baino %26 gehiago. Igoera horrek 27.000 sarreratik gorako urte arteko gehikuntza ekarri du. Bidaiarien sarrerek aurreko urteko datuak gainditu dituzte hiru herrialdeetan, baina haien intentsitatea ez da berdina izan: Araban eta Bizkaian %15 eta %19 igo dira, hurrenez hurren; Gipuzkoan, aldiz, hazkunde handiagoa lortu zuten, %40koa.

Estatutik datozen bisitarien sarrerek %29ko gehikuntza lortu dute Euskal AE osoan; atzerriko bidaiarien kopurua, berriz, %18 hazi da. Bi talde horiek nabarmen igo dira Araban eta Gipuzkoan. Bizkaian, aldiz, atzerriko bidaiarien kopuruaren igoera txikiagoa izan da (%4).

Estatutik datozen bidaiarien artean, igo egin dira Katalunia eta Madrildik datozenak, bai eta Euskal AEtik beretik datozenak era, nagusiki; Gaztela eta Leondik datozenek baino ez dute murriztu presentzia. Atzerriko bidaiarien artean, igo egin dira Frantzia, Alemania eta Portugaldik datozenak; Italiatik eta AEB-Kanadatik datozenenak, aldiz, jaitsi egin dira.

2002ko martxoan izandako gaualdiak 243.861ra iritsi dira, hau da, aurreko urteko aldi berean baino ia 57.000 gehiago. Kopuru horrek %31ko igoera ekarri du ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopuruak hazkundeak izan ditu Araban (%11), eta Bizkaian (%23), eta hazkunde oso handiak Gipuzkoan, %51. Izan ere, bidaiarien gehikuntza eta bidaiarien batez besteko egonaldia handiagoak izan dira herrialde horretan.

Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldiaren iraupena zertxobait luzatu da 2002ko martxoan, eta joan den urteko 1,81 egunetik azken urte honetako 1,88 egunera pasa da. Batez besteko egonaldia zertxobait jaitsi da Araban (1,86 egunetik 1,81era), eta horrek azaltzen du zergatik bidaiarien sarrerak gaualdiak baino gutxiago igo diren herrialde horretan. Bizkaian eta Gipuzkoan kontrakoa gertatzen da: bidaiarien sarrerak nabarmen igo dira, baina egindako gaualdiak gehiago igo dira, besteen aldean.

Betetze-maila hobetu egin da, plazako (%23) zein gelako (%13), Euskal AE osoan. Gipuzkoako hotel-establezimenduek hobetu dute gehien betetze-maila urte arteko aldian (%40 plazako eta %22 gelako); gehikuntzarik txikienak Arabakoek lortu dituzte (%3 plazako eta %4 gelako), eta Bizkaikoek tarteko toki bat betetzen dute.

Nekazalturismoa: gaualdiak (%99) eta bidaiarien sarrerak (%46) igo dira

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 7.676 bidaiari-sarrera zenbatu dira 2002ko martxoan, aurreko urtean baino %46 gehiago, eta aldakuntzarik handiena Araban izan da (%70). Gipuzkoa (%43) eta Bizkaiak (%38) ere hazkunde handiak lortu dituzte.

Egindako gaualdiak 17.792ra iritsi dira, hau da, 2001eko martxoan baino %99 gehiago. Gaualdien gehikuntzak hiru herrialdeetan gertatu dira. Arabako igoera nabarmentzen da (%153), baina Gipuzkoako (%92) eta Bizkaiko (%85) hazkundeak ere garrantzitsuak izan dira.

 

Argibide gehiagorako, deitu hona:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34 945 01 75 00 Fax:+34 945 01 75 01 E-mail: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Tel:+34-945-01 75 06 Fax:+34-945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

BIDAIARIEN SARRERAK %26 ETA GAUALDIAK %31 IGO ZIREN 2002KO MARTXOAN

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Marzo de 2002
Eguneratze data : 
2002/04/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001910_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali