2003/02/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2003ko urtarrila

BIDAIARIEN SARRERAK %2 GEHITU DIRA 2003KO URTARRILEAN

 

Hala ere, gaualdiak %1 jaitsi dira bidaiarien batez besteko egonaldia jaitsi egin delako.

 

2003ko urtarrilean, 82.503 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-
-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 2.000 sarrera gehiago, hau da, %2 gehiago, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %4 gehitu dira Bizkaian eta %10 Gipuzkoan; Araban, aldiz, %14 jaitsi dira.

Atzerriko bidaiarien sarrerak %9 gehitu dira eta estatutik datozenenak mantendu egin dira (%0). Atzerritik datozen bidaiarien kopurua nabarmen igo da Gipuzkoan (%21), neurritsuago Bizkaian (%3), eta Araban egonkortu egin dira (%0). Estatutik datozen bidaiariak ere gehitu egin dira Bizkaian (%4) eta Gipuzkoan (%6); baina Araban (%-17) nabarmen urritu dira.

Estatutik datozen bidaiarien artean, Madrildik, Kataluniatik, Valentziatik eta Gaztela eta Leondik etorritakoak gehitu egin dira eta Andaluziatik, Aragoitik, Asturiastik, gure erkidegotik bertatik eta Nafarroatik etorritakoak gutxitu. Atzerriko bidaiarien artean, aipatzekoa da, Frantziatik, Erresuma Batutik, Portugaldik eta Italiatik datozen bisitariek izan duten gehikuntza; eta urritu egin dira, ostera, Alemaniatik, USA-Kanadatik, eta beste herrialdeetatik etorritakoak.

2003ko urtarrilean, 145.935 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko hil berean baino 1.400 gutxiago izan dira, hau da, %1 gutxitu dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopurua hazi egin da Bizkaian (%2) eta Gipuzkoan (%5), baina Araban %19 jaitsi dira.

Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldia, iazko 1,83 egunetik aurtengo 1,77 egunera laburtu da, 2003ko urtarrilean, eta jaitsierak hiru lurraldeei eragin die. Plazakako betetze-maila ere jaitsi egin da, iazko urtarrileko %31,27tik 2003ko urtarrileko %28,79ra.

Nekazalturismoa: gutxitu egin dira bidaiarien sarrerak (%-5) eta gaualdiak (%-6)

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 3.153 bidaiari-sarrera izan dira 2003ko urtarrilean, aurreko urteko urtarrilean baino %5 gutxiago: %24 gehitu dira Bizkaian, baina %23 jaitsi dira Gipuzkoan eta %15 Araban. Euskal AEko guztizkoan izandako gutxitzean atzerritik datozenek (%-4) zein Estatutik datozenek (%-5) eragin dute.

Egindako gaualdiak 6.606 izan dira, hau da, 2002ko urtarrilean baino %6 gutxiago, eta horrek Araban (%-30) eta Gipuzkoan (%-15) eragin du; Bizkaian %14 gehitu baitira.

Batez besteko egonaldia iazko urtarrileko 2,13 egunetik aurtengo urtarrileko 2,10 egunera laburtu da.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.:+34-945 017 500 Faxa:+34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez

Tel.: +34-945 017 506 Faxa: +34-945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

BIDAIARIEN SARRERAK %2 GEHITU DIRA 2003KO URTARRILEAN

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Enero de 2003
Eguneratze data : 
2003/02/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001980_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali