2002/03/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2002ko otsaila

BIDAIARIEN SARRERAK %7 ETA GAUALDIAK %6 IGO DIRA 2002KO OTSAILEAN

 

Bisitari-kopuruaren hobetzea estatukoetara (%+8) zein atzerrikoetara (%+3) zabaldu da

 

2002ko otsailean, 93.109 bidaiari-sarrera erroldatu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hil berean baino %7 gehiago. Igoera horrek 6.000 sarreratik gorako urte arteko gehikuntza ekarri du. Bidaiarien sarrerek aurreko urteko datuak gainditu dituzte hiru herrialdeetan, baina haien intentsitatea ez da homogeneoa izan: Araban eta Gipuzkoan %12 eta %11 igo dira, hurrenez hurren; Bizkaian, aldiz, hazkunde txikiagoa lortu zuten, %1ekoa.

Estatutik datozen bisitarien sarrerek %8ko gehikuntza lortu dute Euskal AE osoan; atzerriko bidaiarien kopurua, berriz, %3 hazi da. Bi talde horiek Araban eta Gipuzkoan igo dira. Bizkaian, aldiz, jaitsi egin da atzerriko bidaiarien kopurua (%-5).

Estatutik datozen bidaiarien artean, igo egin dira Katalunia eta Madrildik datozenak, bai eta Euskal AEtik beretik datozenak era, nagusiki. Jaitsi egin dira, besteak beste, Valentziako Erkidego, Gaztela eta Leon, eta Gaztela-Mantxatik datozenak. Atzerriko bidaiarien artean, aipatzekoa da Erresuma Batutik datozen bidaiarien igoera, eta Italiatik datozenen jaitsiera.

2002ko otsailean izandako gaualdiak 165.192ra iritsi dira, hau da, aurreko urteko aldi berean baino ia 10.000 gehiago. Kopuru horrek %6ko igoera ekarri du ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopuruak hazkundeak izan ditu Gipuzkoan (%13) eta Bizkaian (%5); Araban, aldiz, %3 murriztu da. Izan ere, herrialde horretan gehiago murriztu da estatuko bidaiarien batez besteko egonaldia.

Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldiaren iraupena zertxobait laburtu da 2002ko otsailean, eta joan den urteko 1,78 egunetik azken urte honetako 1,77 egunera pasa da. Batez besteko egonaldia nabarmen jaitsi da Araban (1,90 egunetik 1,65era), eta horrek azaltzen du gaualdiak herrialde horretan jaitsi izana, nahiz eta bidaiarien igoera handia gertatu den (%12). Bizkaian kontrakoa gertatzen da: bidaiarien kopuruak gehikuntza txikia izan du (%1), baina gaualdien hazkunde handiagoa lortu du (%5), batez besteko egonaldiaren hazkuntzagatik. Gipuzkoan gehikuntzak berdintsuak dira bi aldagaietan.

Betetze-maila hobetu egin da plazako (%3) zein gelako (%4) Euskal AE osoan. Urte arteko aldian betetze-maila gehien hobetu dute Gipuzkoako hotel-establezimenduek; Bizkaikoek egonkor iraun dute, eta plazakako betetze-maila jaitsi egin da Araban.

 

Nekazalturismoa: gaualdiak (%7) eta, neurri txikiagoan, bidaiarien sarrerak (%1) igo dira

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 4.212 bidaiari-sarrera zenbatu dira 2002ko otsailean, urtebete lehenago baino %1 gehiago: Araba (%18) eta Gipuzkoa (%8) hazi egin dira; Bizkaiak, berriz, %12k jaitsiera izan du.

Nekazalturismo sektorean egindako gaualdiak 9.156ra iritsi dira, hau da, 2001eko otsailean baino %7 gehiago. Gaualdien gehikuntzak Gipuzkoan (%9) eta Bizkaian (%9) gertatu dira; izan ere, azken herrialde horretan igoera nabarmena izan du bidaiarien batez besteko egonaldiaren iraupenak (%24); Araban, aldiz, guztiz kontrakoa gertatu da (%-15).

 

 

Argibide gehiagorako, deitu hona:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34 945 01 75 00 Fax:+34 945 01 75 01 E-mail: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Tel:+34-945-01 75 06 Fax:+34-945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

BIDAIARIEN SARRERAK %7 ETA GAUALDIAK %6 IGO DIRA 2002KO OTSAILEAN

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Febrero de 2002
Eguneratze data : 
2002/03/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001901_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali