2002/09/06ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2002ko uztaila

BIDAIARIEN SARRERAK % 8 GEHITU DIRA 2002KO UZTAILEAN

 

Gaualdiak % 5 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean.

 

2002ko uztailean, 152.440 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 11.000 sarrera gehiago, hau da, % 8ko gehikuntza, Eustatek eskainitako datuen arabera. Hiru herrialdeetan gehitu dira bidaiarien sarrerak: Bizkaian % 9, Gipuzkoan % 8 eta Araban % 6.

Estatutik datozen bidaiarien sarrerak % 13 igo dira, hots, atzerriko bidaiarien kopuruak izan duen gehikuntzaren (% 2) gainetik. Estatutik datozen bidaiarien kopurua igo egin da hiru herrialdeetan: % 6 Araban, % 10 Bizkaian eta % 18 Gipuzkoan. Eta atzerriko bidaiariak % 7 gehitu dira Araban eta % 9 Bizkaian; Gipuzkoan, berriz, % 4 urritu dira.

Estatutik datozen bidaiarien artean, nabarmen gehitu dira Madrildik eta Andaluziatik datozenak, bai eta Euskal AEtik beretik eta Nafarroatik datozenak ere. Pixka bat gutxitu dira, besteak beste, Kataluniatik, Asturiastik eta Murtziatik etorriak. Atzerriko bidaiarien artean, aipatzekoa da Frantziatik, Alemaniatik, Italiatik eta Erresuma Batutik datozen bisitariek izan duten gehikuntza, bai eta AEB-Kanadatik, Iberoamerikatik eta Portugaldik datozenen gutxitzea ere.

2002ko uztailean, 286.551 gaualdi erregistratu dira. Horrenbestez, aurreko urteko aldi berean baino ia 13.000 gehiago izan dira, hau da, % 5 gehitu dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopuruak % 9ko hazkundea izan du Bizkaian, eta % 3koa Araban eta Gipuzkoan.

Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldia laburtu egin da 2002ko uztailean; iaz 1,94 egunekoa zen, eta 1,88 egunekoa da aurtengo uztailean.

Plazen betetze-maila aurreko urtekoa bera da Euskal AE osorako, eta gelen betetze-maila % 1 igo da Euskal AE osorako.

 

Nekazalturismoa: gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (% 21) eta gaualdiak (% 9)

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 9.839 bidaiari-sarrera zenbatu dira 2002ko uztailean, aurreko urtean baino % 21 gehiago: % 29 ugaritu dira Gipuzkoan, % 20 Bizkaian; eta % 1 urritu dira Araban.

Egindako gaualdiak 28.101 izan dira, hau da, 2001eko uztailean baino % 9 gehiago, eta hori Euskal AEko hiru herrialdeetan gertatu da: Araban (% 30), Gipuzkoan (% 10) eta Bizkaian (% 2).

Batez besteko egonaldia % 10 laburtu da Euskal AE osoan. Araban % 32 luzatu da, eta Bizkaian eta Gipuzkoan % 15 eta % 14 laburtu, hurrenez hurren.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.:+34-945 017 500 Faxa:+34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez

Tel.: +34-945 017 506 Faxa: +34-945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

BIDAIARIEN SARRERAK % 8 GEHITU DIRA 2002KO UZTAILEAN

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Julio de 2002
Eguneratze data : 
2002/09/06
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001938_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali