2003/01/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2002ko abendua

BIDAIARIEN SARRERAK
%9 GEHITU DIRA 2002KO ABENDUAN

 

2002. urtean bidaiarien sarrerak %9 gehitu eta gaualdiak %8 igo dira aurreko urtearen aldean.

2002ko abenduan, 97.366 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 7.500 sarrera gehiago, hau da, %9 gehiago, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %15 gehitu dira Gipuzkoan, %7 Bizkaian eta ia berdin mantendu dira Araban.

2002ko abenduan, 172.920 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko hil berean baino 8.000 gehiago izan dira, hau da, %5 gehitu dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopurua %13 gehitu da Gipuzkoan, %1 Bizkaian eta %2 jaitsi Araban.

Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldia, aurreko urteko abenduko 1,84 egunetik aurtengo abenduko 1,78 egunera moztu da.

Nekazalturismoa: gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (%12) eta gaualdiak (%9).

Euskal AEko nekazalturismo-establezimenduetan, 5.082 bidaiari-sarrera izan dira 2002ko abenduan, aurreko urtean baino %12 gehiago: %25 gehitu dira Araban, %16 Gipuzkoan, eta %3 Bizkaian.

Egindako gaualdiak 12.592 izan dira, hau da, 2001eko abenduan baino %9 gehiago, eta horrek Araban (%18) eta Gipuzkoan (%14) eragin du; Bizkaian mantendu egin baita.

Batez besteko egonaldia %3 laburtu da Euskal AE osoan eta hiru herrialdeetan izan du eragina.

 

2002KO DATUEN BALANTZEA: EMAITZA POSITIBOAK HOTELETAN ETA NEKAZALTURISMOETAN.

2002. urtean, 1.512.081 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-
-establezimenduetan
, aurreko urtean baino 125.000 sarrera gehiago eta horrek urteko hazkundea %9ra ekarri du. Hazkunde bera izan da estatuko eta atzerriko bidaiarientzat. Bidaiari-sarreren urteko hazkundea %10ekoa da Gipuzkoan eta Bizkaian eta %4koa Araban.

1.taula: Urteko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Hotel-establezimenduetan erregistratutako gaualdiak 2.847.751 izan ziren 2002. urtean, hau da, aurreko urtean baino 211.000 gehiago. Horrek urteko %8ko hazkundea ekarri du, %12koa Bizkaian eta %9koa Gipuzkoan; Araban, aldiz, %2 jaitsi da.

Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldia, berriz, apur bat laburtu da (%-1) 2002. urtean, baina betetze-maila %3 hazi da 2001. urtearekiko.

Euskal AEko nekazalturismo-establezimenduetan, 78.301 bidaiari-sarrera izan dira, aurreko urtean baino %17 gehiago.

Egindako gaualdiei dagokionean, %16ko hazkundea metatu da nekazalturismo--establezimenduetan Euskal AEko hiru herrialdeetan, 28.000 gehiago izan baitira balio absolutuetan.

2002an nekazalturismo-establezimenduetan izandako betetze-maila %7 igo da aurreko urtearekiko.

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez

Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

BIDAIARIEN SARRERAK %9 GEHITU DIRA 2002KO ABENDUAN

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Diciembre de 2002
Eguneratze data : 
2003/01/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001973_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali