2003/03/20ko prentsa-oharra

 

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2003ko otsaila

BIDAIARIEN SARRERAK ETA GAUALDIAK
% 2 GUTXITU DIRA 2003KO OTSAILEAN

 

Estatuko bidaiarien gehikuntza (% 3) ez da nahikoa izan atzerritar bisitarien beherakada (% -15) berdintzeko.

2003ko otsailean, 91.613 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 1.500 sarrera gutxiago, hau da, % 2ko jaitsiera, EUSTATek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak % 6 gehitu dira Bizkaian, eta hurrenez hurren % 7 eta % 6 urritu dira Araban eta Gipuzkoan.

Estatuko bidaiarien sarrerak % 3 gehitu dira Euskal AE osoan. Bidaiari kopurua, berriz, % 15 urritu da. Estatuko bidaiariak nabarmen gehitu dira Bizkaian (% 15), eta jaitsi egin dira bai Araban (% -6) bai Gipuzkoan (% -5). Atzerriko bisitarien kopurua jaitsi egin da hiru herrialdeetan: Araban (% -17), Bizkaian (% -16) eta Gipuzkoan (% -11).

Estatutik datozen bidaiarien artean, ugaritu egin dira Madrildik, Valentziako Erkidegotik, Gaztela eta Leondik eta Euskal AEtik bertatik datozenak. Gutxitu egin dira, aitzitik, Andaluziatik, Kataluniatik eta Galiziatik etorriak, besteak beste. Atzerriko bidaiarien artean, gutxitze nabarmenenak Frantziatik, Erresuma Batutik, Portugaldik, Italiatik eta Alemaniatik etorrien artean gertatu dira.

2003ko otsailean, 161.390 gaualdi erregistratu dira. Horrenbestez, aurreko urteko hil berean baino ia 4.000 gutxiago izan dira, hau da, % 2 gutxitu dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopurua % 3 hazi da Bizkaian. Araban eta Gipuzkoan, ordea, % 8 eta % 5 txikitu da, hurrenez hurren.

Bidaiarien batez besteko egonaldia, iazko otsaileko 1,77 egunetatik aurtengo otsaileko 1,76 egunetara laburtu da. Laburtze horrek Arabari (% -1) eta Bizkaiari (% -3) eragin die; Gipuzkoan, aldiz, % 2ko luzatzea gertatu da. Plazen betetze-maila beheratu egin da, 2002ko otsaileko % 36,9tik aurtengo otsaileko % 33,3ra; gelen betetze-maila, berriz, % 5 goratu da aldi berean.

Nekazalturismoa: gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (% 9) eta gutxitu gaualdiak (% -4)

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 4.612 bidaiari-sarrera zenbatu dira 2003ko otsailean, aurreko urteko hil berean baino % 9 gehiago: % 12 ugaritu dira Gipuzkoan, % 10 Bizkaian, eta % 3 Araban. Euskal AE osoan erregistratutako hazkundearen eragileak atzerriko bisitarien gehikuntza (% 39) eta Estatukoena (% 8) izan dira.

Nekazalturismoaren sektorean 8.808 gaualdi egin dituzte, 2002ko otsailean baino % 4 gutxiago. Beheratze hori Araban (% -24) eta Bizkaian (% -7) jazo da; Gipuzkoan, aitzitik, % 7ko goratzea izan da.

Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da, iazko otsaileko 2,17 egunetatik aurtengo otsaileko 1,91 egunetara. Hau da, % 12ko murriztea gertatu da. Ildo berean, plazen betetze-maila % 14 beheratu da, eta gelena % 13.

 

 

Argibide gehiagorako:

 

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34-945 017 500. Faxa: +34-945 017 501. E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Tel.:+34-945 017 506. Faxa: +34-945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

BIDAIARIEN SARRERAK ETA GAUALDIAK % 2 GUTXITU DIRA 2003KO OTSAILEAN

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Febrero 2003
Eguneratze data : 
2003/03/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001988_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali