2002/07/23ko prentsa-oharra

 

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2002ko ekaina

BIDAIARIEN SARRERAK ETA GAUALDIAK %7 IGO DIRA 2002KO EKAINEAN

 

Bidaiarien sarrerek zein gaualdiek igoerak izan dituzte hiru herrialde historikoetan

 

2002ko ekainean, 136.231 bidaiari-sarrera erroldatu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino ia 10.000 sarrera gehiago, hau da, %7ren gehikuntza, Eustatek eskaintzen dituen datuen arabera. Bidaiarien sarrerak igo egin dira hiru herrialdeetan, modu desberdinean bada ere: %11 hazi dira Araban, eta %6 Bizkaian eta Gipuzkoan.

Estatutik datozen bidaiarien sarrerak %10 igo dira, atzerriko bidaiarien kopuruak lortu duen gehikuntzaren gainetik (%2). Estatutik datozen bidaiariak igo egin dira hiru herrialdeetan: Araban %8, %15 Bizkaian eta %5 Gipuzkoan; atzerriko bidaiariak; aldiz, %18 igo dira Araban eta %8 Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, %10 jaitsi dira.

Estatutik datozen bidaiarien artean, igo egin dira ia autonomia-erkidego guztietatik datozenak, batez ere Madrildik eta Valentziako Erkidegotik etorriak, bai eta Euskal AEtik beretik datozenak ere. Atzerriko bidaiarien artean, aipatzekoa da Frantziatik eta Erresuma Batutik datozen bisitariek izan duten gehikuntza, bai eta AEB-Kanadatik eta Iberoamerikatik datozenen jaitsiera ere.

2002ko ekainean izandako gaualdiak 255.237ra iritsi dira, hau da, aurreko urteko aldi berean baino ia 18.000 gehiago, hau da, %7 igo dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopuruak %11ren hazkundea izan ditu Bizkaian, eta %5ena Araban eta Gipuzkoan.

Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldiak egonkor iraun du 2002ko ekainean, eta indize hori bidaiariko 1,87 egunena da. Batez besteko egonaldia %5 hazi da Bizkaian, eta %5 eta %1 jaitsi da Araban eta Gipuzkoan, hurrenez hurren.

Plazako betetze-maila %2 igo Euskal AE osoan, Bizkaian izan den %5en eta Araban izan den %2ren gehikuntzaren ondorioz; Gipuzkoan, aldiz, %1 jaitsi da. Gelako betetze--maila, berriz, %2 igo Euskal AEn, Arabako eta Bizkaiko igoerarengatik (%7 eta %3, hurrenez hurren); Gipuzkoan, aldiz, gelako betetze-maila %2 jaitsi 2002ko ekainean, aurreko urteko hil beraren aldean.

 

Nekazalturismoa: gaualdiak (%26) eta bidaiarien sarrerak (%12) igo egin dira

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 6.463 bidaiari-sarrera zenbatu dira 2002ko ekainean, aurreko urtean baino %12 gehiago: %25 hazi dira Gipuzkoan, %5 Bizkaian, eta %2 jaitsi dira Araban.

Egindako gaualdiak 14.982 izan dira, hau da, 2001eko ekainean baino %26 gehiago, eta hori Euskal AEko hiru herrialdeetan gertatu da: Gipuzkoa (%30), Araba (%26) eta Bizkaia (%22).

Batez besteko egonaldia %13 hazi da Euskal AE osoan, eta hiru herrialdeetan hazi da: Araban (%29), Bizkaian (%16) eta Gipuzkoan (%4), aurreko urteko hil beraren aldean.

 

 

Argibide gehiagorako, deitu hona:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34 945 01 75 00 Fax:+34 945 01 75 01 E-mail: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Tel:+34-945-01 75 06 Fax:+34-945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

BIDAIARIEN SARRERAK ETA GAUALDIAK %7 IGO DIRA 2002KO EKAINEAN

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Junio de 2002
Eguneratze data : 
2002/07/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001930_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali