2002/11/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2002ko urria

BIDAIARIEN SARRERAK
% 5 GEHITU DIRA 2002KO URRIAN

 

Gaualdiak % 7 igo dira iazko hil beraren aldean.

2002ko urrian, 135.802 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 6.000 sarrera gehiago, hau da, % 5 gehiago, Eustatek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerak % 13 gehitu dira Bizkaian, eta ez dira ia aldatu Araban (% +1) eta Gipuzkoan (% -1).

Atzerriko bidaiarien sarrerak % 14 gehitu dira, estatutik datozenen aldean asko (% 1). Atzerritik datozen bidaiarien kopurua nabarmen igo da Gipuzkoan (% 32) eta neurritsuago Araban (% 8) eta Bizkaian egonkortu egin dira (% 0). Estatutik datozen bidaiariak ere nabarmen gehitu dira Bizkaian (% 20) eta Gipuzkoan (% -13) Araban (% -2) baino gehiago urritu dira.

Estatutik datozen bidaiarien artean, batik bat Madrildik datozenak gehitu dira, % 17 gehitu baitira. Pixka bat gutxitu dira, aitzitik, Andaluzia, Aragoi, Asturias eta Gaztela eta Leondik etorritakoak, besteak beste. Atzerriko bidaiarien artean, aipatzekoa da, Frantziatik, Erresuma Batutik eta USA-Kanadatik datozen bisitariek izan duten gehikuntza; pixka bat urritu dira, ostera, Italiatik eta Iberoamerikatik etorriak.

2002ko urrian, 263.955 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko hil berean baino 17.500 gehiago izan dira, hau da, % 8 gehitu dira ehuneko-baliotan. Egindako gaualdien kopurua asko hazi da Bizkaian (% 24), baina jaitsi egin da Araban (% -7) eta Gipuzkoan (% -2).

Euskal AEko hoteletan ostatu hartu duten bidaiarien batez besteko egonaldia % 2 hazi da 2002ko urrian, iazko 1,90 egunetik aurtengo 1,94 egunera.

Plazakako betetze-maila % 2 goratu da Euskal AE osoan eta gelakakoa % 1.

 

Nekazalturismoa: gehitu egin dira bidaiarien sarrerak (% 14) eta gaualdiak (% 12)

Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 6.072 bidaiari-sarrera izan dira 2002ko urrian, aurreko urtean baino % 14 gehiago: % 18 gehitu dira Bizkaian, % 17 Gipuzkoan, eta % 1 urritu Araban. Gehikuntza hori Estatutik datozen bisitariek eta atzerrikoek eragin dute, % 9 eta % 72 ugaritu baitira, hurrenez hurren, Euskal AEko guztizkoan.

Egindako gaualdiak 12.985 izan dira, hau da, 2001eko urrian baino % 12 gehiago, eta horrek Bizkaian (% 21) eta Gipuzkoan (% 14) eragin du, Araban % 10 gutxiago izan baitira.

Batez besteko egonaldia % 2 laburtu da Euskal AE osoan. Araban % 9 moztu da eta Gipuzkoa % 3, eta Bizkaian % 2 luzatu dira.

Urteko lehen hamar hilabeteetan, aurreko urtean baino 9.500 bidaiari-sarrera eta 26.000 gaualdi gehiago zenbatu dira.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.:+34-945 017 500 Faxa:+34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez

Tel.: +34-945 017 506 Faxa: +34-945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

BIDAIARIEN SARRERAK % 5 GEHITU DIRA 2002KO URRIAN

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Octubre de 2002
Eguneratze data : 
2002/11/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001956_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali