HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak EUSKAL AE-KO ESPORTAZIOAK...

2002/04/02ko prentsa-oharra

 

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE) 2001eko 4. hiruhil. eta 2001eko balantzea

EUSKAL AE-KO ESPORTAZIOAK (%-6,4) ETA INPORTAZIOAK (%-12,0) JAITSI EGIN DIRA 2001EKO AZKEN HIRUHILEKOAN

Hobetu egin da, hala ere, merkataritza-balantzaren superabita, 340 milioi eurora iritsi baita

 

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek %6,4ko hazkunde nominala izan dute 2001eko laugarren hiruhilekoan, eta sendetsi eta areagotu ere egin dute urteko aurreko hiruhilekoetan izandako moteltzea, Eustatek taxututako datuen arabera.

Inportazioek, bestalde, %12,0ko murriztea izan dute hiruhilekoan, inportazio energiazkoen beherakada nabarmenak eraginda, 2001eko azken hiruhilekoan %45,0 jaitsi baitira.

Produktu ez-energiazkoak besterik aztertzen ez badugu, ikusiko dugu esportazioak %5,2 jaitsi direla, 2000ko laugarren hiruhilekoaren aldean, eta inportazioek aurreko urteko maila bertsuan dirautela (%-0,4).

Kanpo-merkataritzaren bolumena –esportazioen eta inportazioen batura–, 2001eko azken hiruhilekoan, 5.465 milioi eurokoa izan da. Esportazioek inportazioen gainean duten estaldura-tasa hobetu egin da, 2000ko azken hiruhilekoko %106,5etik 2001eko epe bereko %113,3ra. Ondorioz, igo egin da, orobat, hiruhilekoan izandako merkataritza-superabita; aurreko urtean izandako 189 milioi euroetatik, 340 milioi euroraino igo da. Hori guztia, inportazioak esportazioak baino areago jaitsi direlako.

Herrialde historikoka begiratuta, 2001eko laugarren hiruhilekoan Gipuzkoan baino ez dira esportazioak hazi, %2,5. Bizkaikoak eta Arabakoak, berriz, %11,1 eta %10,3 beheratu dira, hurrenez hurren.

Inportazioetan ere ikuspegi berbera ageri da: gora egin dute inportazioek Gipuzkoan (%2,0) eta behera Araban (%-7,3) nahiz Bizkaian (%-19,9).

 

KANPO-MERKATARITZAREN BALANTZEA 2001

JAITSI EGIN DA KANPO-MERKATARITZAREN BOLUMENA, BAINA HOBETU EGIN DIRA MERKATARITZA-SUPERABITA ETA ESTALDURA-TASA, 2001. URTEAN.

Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bolumena 21.390 milioi eurokoa izan da 2001 urtean, aurreko urtean baino %2,2 txikiagoa. Merkataritza-saldoa 1.621 milioi eurokoa izan da, aurreko ekitaldian baino %3,0 gehiago, baina aurreko urteetan lortutako kopuruetatik urruti.

Produktu ez-energiazkoen merkataritza-balantza, bestalde, jaitsi egin da, 2000.eko 3.299 milioi euroetatik 2001.eko 3.021 milioi euroetara. Izan ere, inportazio ez-
-energiazkoak %1,5 hazi dira, eta esportazio ez-energiazkoak %1,5 urritu.

Guztizko esportazioek inportazioen gainean duten estaldura aurreko urteko %115,5etik 2001eko %116,4ra pasa da, ia ehuneko-puntu bat handituta. Aitzitik, kontrakoa gertatu da produktu ez-energiazkoen atalean; hor, estaldura-tasa jaitsi egin da, 2000.eko %142,6tik azken ekitaldiko %138,4ra.

HELBURU GEOGRAFIKOA ETA PRODUKTU NAGUSIAK

Euskal AEko esportazioen helburu geografikoari dagokionez, ikusten da, lehenik eta behin, Europar Batasuneko herrialdeetara egindako salmentek aurreko urteko mailari eutsi diotela 2001ean (%-0,2): handitu egin dira Frantzia (%5,3) eta Erresuma Batua (%10,7) helburu izan dituzten esportazioak, txikitu egin dira Alemaniara (%-8,4) eta Herbeheretara (%-27,0) egindakoak, eta bere horretan diraute Italia (%0,0) helburu izan dutenak. ELGEko beste herrialdeetarako esportazioak %14,4 jaitsi dira; eta gainerako herrialdeetara zuzendutakoak, %5,5 goratu.

Ondasun-motari erreparatuz gero, ekipo-ondasunek Euskal AEko esportazio ez-
-energiazkoen erdia baino gehiago hartzen dute, eta %4,1 igo dira haien salmentak. Metal arruntak eta manufakturak atala ere sektore garrantzitsua da Euskadiko industrian, eta bere esportazio-bolumenaren %2,2 galdu du. Nekazaritza-produktuak (%11,5), papera (%12,8) eta bestelako manufakturak (%9,8) ataletan hobetu egin dira datuak, aurreko ekitaldiaren aldean.

Inportazioei dagokienez, jaitsi egin dira produktu ez-energiazkoak (%-15,7) eta, neurri txikiagoan, ekipo-ondasunak (%-4,6). Hazi egin dira metalak eta manufakturak (%2,4), bestelako manufakturak (%26,8) eta nekazaritza-produktuak (%4,6) ataletako inportazioak.

 

HERRIALDE HISTORIKOAK

2001. urte osoan, jaitsi egin dira esportazioak Araban (%-6,6) eta Bizkaian (%-4,7), eta igo egin dira Gipuzkoan (%6,6). Joera horiek berak gertatu dira, intentsitate ezberdinekin bada ere, bai guztizko esportazioetan bai ez-energiazkoetan. Ekipo-
-ondasunak
ataleko salmentak txikitu egin dira Araban (%-13,7) nahiz Bizkaian
(%-7,0), eta handitu Gipuzkoan (%11,3). Garrantziagatik bigarrena den metalak eta manufakturak taldeak, bilakaera negatiboa izan du Bizkaian (%-5,6) nahiz Gipuzkoan (%-2,1), eta aldakuntza positiboa Araban (%4,7).

Inportazioez den bezainbatean, beherakada nabarmena gertatu da Araban (%-17,8), ekipo-ondasunen inportazioetan izandako jaitsierak (%-32,6) eraginda. Bizkaian, ia aurreko urteko zifra berberetan mantendu dira guztizko inportazioak (%-0,9), baina asko murriztu dira inportazio energiazkoak (%-16,3), nabarmen gehitu ekipo-
-ondasunak
(%11,2), eta gutxixeago handitu metalak eta manufakturak (%2,4). Gipuzkoan, handitu egin dira orobat inportazioak, asko hazi direlako ekipo-ondasunak (%25,3), bestelako manufakturak (%13,5), kimika-produktuak (%15,4) eta nekazaritza-
-produktuak
(%5,4) ataletako kanpo-erosketak.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34-945 017 500 Faxa:+34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Espinosa

Tel:+34-945 017 507. Faxa:+34-945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO ESPORTAZIOAK (%-6,4) ETA INPORTAZIOAK (%-12,0) JAITSI EGIN DIRA 2001EKO AZKEN HIRUHILEKOAN

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2001 y balance 2001
Eguneratze data : 
2002/04/02
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001906_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali