HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak EUSKAL AE-KO ESPORTAZIOAK...

2002/06/25eko prentsa-oharra

 

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE) 2002ko 1. hiruhilekoa

EUSKAL AE-KO ESPORTAZIOAK %2,1 JAITSI DIRA 2002KO LEHEN HIRUHILEKOAN

INPORTAZIOEK, ALDIZ, %3,9REN GEHIKUNTZA LORTU DUTE ALDI HORRETAN BEREAN

 

Aurtengo urteko lehen hiruhilekoari dagozkion Euskal AEko kanpo-merkataritzaren datuek erakusten dutenez, esportazioak uzkurtu egin dira, aurreko urteko aldi beraren aldean.

Guztizko esportazioak %2,1 jaitsi dira, 2001eko lehen hiruhilekoan lortutako zifrekin alderatuta, orduan %1,6ren hazkunde neurritsua lortu baitzuten. Inportazioek %2,1en igoera izan zuten 2001eko lehen hiru hilabeteetan; urteko lehen hiruhilekoan, aldiz, berriro hazi dira (%3,9).

Bestalde, Estatuko guztizko esportazioek %2,6ren jaitsiera izan zuten, eta inportazioak %4,5 jaitsi ziren 2002ko lehen hiruhilekoan.

Atzerriarekiko salerosketak, Euskal AEren esportazio eta inportazioen batura, 5.187,8 milioi eurora iritsi da lehen hiruhilekoan; 2.760,8 milioi euro esportazioei dagozkie, eta 2.427,0 milioi euro, inportazioei. Salerosketen guztizko bolumena 5.156,4 milioi eurotik 5.187,8 milioira pasa da, 2001eko lehen hiruhilekotik 2002kora; hau da, %0,6 gehiago.

Lortutako merkataritza-superabita 333,8 milioi eurorena da erreferentziako aldi horretan, aurreko urteko 482,6 milioi euroren aldean; ondorioz, esportazioek inportazioen aldean duten estaldura-tasa joan den urteko %120,7tik azken urte honetako %113,8ra jaitsi da.

Helburuko lurralde-eremuka, egiaztatzen da ELGEko herrialdeekiko esportazioek bilakaera negatiboa izan dutela (%-1,6): jatsi egin dira Europar Batasunera zuzenduak (%-2,2), eta igo, antolakunde horretako gainerako herrialdeetara doazenak (%1,1). Jaitsi egin dira, era berean, munduko gainerako herrialdeetara bideratzen diren esportazioak (%-4,2). Europar Batasunean, Erresuma Batura (%21,5) eta Frantziara (%3,3) bideratzen diren esportazioak soilik igo dira. Aldiz, igo egin dira ELGEtik (%6,1) eta Europar Batasunetik (%5,2) datozen inportazioak, eta jaitsi, munduko beste herrialdeetatik etortzen direnak (%-1,9).

Sektore-ikuspegitik, atzerapen handia egiaztatzen da produktu meazko eta energiazkoak (%-20,5), eta metal arruntak eta manufakturak (%-12,0) ataletan. Igo egin da, aldiz, ekipo-ondasunak (%4,0) sektorea, bai makineria eta aparatuak (%2,3) atalean, bai garraio-materiala (%5,6) atalean.

Inportazioei dagokionez, modu nabarmenean igo dira ekipo-ondasunenak (%20,9), batez ere garraio-materiala (%48,7) atalean; jaitsi egin dira, aldiz, metal arruntak eta manufakturak (%-15,2), plastikoa eta kautxua (%-6,1) eta kimika-produktuak (%-4,3) atalak.

Euskal AEko hiru herrialdeetatik, Bizkaiak soilik gehitu ditu esportazioak (%2,7), Araba eta Gipuzkoaren aldean, non %6,6 eta %3,4 jaitsi baitira, hurrenez hurren. Modu nabarmenean igo dira Arabako inportazioak (%27,3), garraio-materiala atalaren bultzadari esker (%92,7). Bizkaian, inportazioak ia esportazioen maila berera igo dira, eta Gipuzkoan %10,9ren jaitsiera izan dute.

 

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34-945 017 500 Faxa:+34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Espinosa

Tel:+34-945 017 507. Faxa:+34-945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO ESPORTAZIOAK %2,1 JAITSI DIRA 2002KO LEHEN HIRUHILEKOAN

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º trimestre de 2002
Eguneratze data : 
2002/06/25
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001924_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali