HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak EUSKAL AE-KO ESPORTAZIOAK...

2003/03/10eko prentsa-oharra

 

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE) 2002ko 4. hiruhil. eta 2002ko balantzea

EUSKAL AE-KO ESPORTAZIOAK (%+8,3) ETA INPORTAZIOAK (%+10,3) SUSPERTU EGIN DIRA 2002KO LAUGARREN HIRUHILEKOAN

Europar Batasunerako esportazioak %6,3 igo dira eta eremu geografiko horretatik etorritako inportazioak %13,9, 2001eko azken hiruhilekoaren aldean

 

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek %8,3ko hazkunde nominala izan dute 2002ko laugarren hiruhilekoan, Eustatek landutako datuen arabera, eta berretsi egin da hirugarren hiruhilekoan izandako gorakada, urte arteko %4,5eko hazkundea izan baitzen.

Inportazioak, bestalde, %10,3 igo dira aurreko urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean, eta 2002ko hirugarren hiruhilekoan izandako %3,4ko tasa gainditu egin dute.

Produktu ez-energetikoak bakarrik aztertzen baditugu, ikusiko dugu horiei dagozkien esportazioek %8,5eko urte arteko hazkundea izan dutela, eta inportazioek, bilakaera neurritsuagoarekin, %6,3koa, beti ere 2001eko hirugarren hiruhilekoarekin konparatuta.

Kanpo-merkataritzaren bolumena –esportazioen eta inportazioen batura–, 2002ko azken hiruhilekoan, 5.972 milioi eurokoa izan da, eta %9,3 hazi da 2001eko aldi berean lortutako guztizko balioen aldean. Esportazioek inportazioen gainean duten estaldura-tasak, aldiz, atzera egin du, 2001eko azken hiruhilekoko %113,3tik 2002ko epe bereko %111,2ra. Ondorioz, jaitsi egin da, hiruhilekoan izandako merkataritza--superabita; eta aurreko urtean izandako 340 milioi euroetatik, aurtengo 317 milioi euroraino jaitsi da. Hori guztia, inportazioak (%10,3) esportazioak (%8,3) baino hazkunde erlatibo handiagoa izan dutelako.

Esportazioek bilakaera oso desberdina izan dute Lurralde Historikoka: Bizkaian, hazkunde-tasa garrantzitsua izan dute (%21,7), Gipuzkoan ehuneko hazkunde txikiagoa (%6,8) eta Araban, berriz, jaitsi egin dira (%-5,8).

Inportazioetan ere bilakaera desberdina ageri da herrialdeka: Araban izan da hiruhilekoko hazkunderik handiena, %35,6 hazi baitira; Bizkaian ere %11,3

hazi dira; eta Gipuzkoan, aldiz, %7,7 gutxitu.

 

URTEKO BALANTZEA 2002

ESPORTAZIOEN (%+0,3) ETA INPORTAZIOEN (%+1,9) HAZKUNDE ARINA 2002AN.

Euskal AEko esportazioek 11.540 milioi euroko zifra izan zuten 2002. urtean, aurreko urtean baino %0,3 gehiago. Urteko azken bi hiruhilekoetako datuek, %4,5 eta %8,3ko urte arteko hazkundearekin, urteko lehenengo hiruhilekoko (%-5,5) emaitza negatiboak konpentsatu eta gainditu ere egin dituzte, eta ondorioz, urteko balantzean %0,3ko hazkunde txikia izan da.

Inportazioak %1,9 igo eta 10.074 milioi euroko zifrara heldu dira.

Bestalde, bai esportazioek, bai inportazio ez-energetikoek oso antzeko hazkundea izan dute, %1,9 ingurukoa.

Merkataritza-saldoa, hots, esportazioak ken inportazioak, 2001eko 1.621 milioi eurotik 2002ko 1.466 milioira jaitsi da. Azterketa transakzio ez-energetikoetara mugatuta, produktu ez-energetikoen merkataritza-saldoak hobetu egin ditu zifrak, eta aurreko urteko 3.021 milioi eurotik 2002ko 3.084 milioi eurora pasa da.

Aurrean azaldutako datuetatik honakoa ondorioztatzen da: guztizko esportazioek inportazioen gainean duten estaldura aurreko urteko %116,4tik 2002ko %114,6ra pasa da, ia ehuneko-puntu bi gutxiago. Aitzitik, produktu ez-energetikoen inportazioen gaineko esportazio ez-energetikoen estaldura ia egonkor mantendu da; %138,4 2001ean eta %138,5 2002an.

PARTIDA NAGUSIEN JATORRIA ETA HELBURUA 2002AN

Euskal AEko esportazioen helburu geografikoari dagokionez, ikusten da, lehenik eta behin, Europar Batasuneko herrialdeetara egindako salmentak %1,4 igo dutela beren balio nominala. Beren pisu kuantitatiboagatik nabarmendu egiten dira gure bezero nagusienak diren Frantzia (%1,9) eta Alemaniaren (%2,3) esportazioen hazkundeak, eta Erresuma Batura bideratutakoak ere bai (%7,1). Italiara (%-2,0) eta Portugalera (%-5,4) egindako esportazioak, ordea, esanguratsuenak aipatzearren, gutxitu egin dira.

Europar Batasunetik etorritako inportazioak %6,8ko hazkundea metatu dute eta gure hiru hornitzaile nagusienenak, Alemaniarenak (%9,8), Frantziarenak (%3,0) eta Erresuma Batuarenak (%12,4) igo egin dira. Italiatik (%-2,7) eta ELGEko beste herrialdeetatik (%-11,3) etorritakoak, ostera, jaitsi egin dira.

Ondasun-motari erreparatuz gero, ekipo-ondasunek Euskal AEko esportazio ez-
-energetikoen erdia baino gehiago hartzen dute, eta %2,9 igo dira horien salmentak. Ondoren datorren muga-zergen taldeak, Metal arruntak eta manufakturak atalak esportazio ez-energetikoen ia %25 hartzen du eta %1,1 jaitsi da. Bestelako manufakturak taldeak %9,7 areagotu du bere presentzia eta plastikoa eta kautxua sektorea, berriz, %3,0 jaitsi da.

Ekipo-ondasunen inportazioei dagokienez, %2,3 igo dira euren zifrak eta metalak eta manufakturak ia proportzio berean jaitsi dira (%-2,2).

 

DATUAK LURRALDE HISTORIKOKA

2002. urtean, guztizko esportazioen hazkunderik handiena Gipuzkoan (%4,5) izan da. Bizkaian (%3,0) ere hazi egin dira, baina Araban (%-7,8) jaitsi. Esportazio ez-energetikoetara mugatuz gero, horien hazkunderik handiena Bizkaian (%8,4) eman da, eta Gipuzkoa (%4,4) eta Arabak (%-7,8) guztizko esportazioetako bilakaera tasa ia berdinak mantendu dituzte.

Arabako esportazioen bilakaera negatiboan gehien eragin duten hiru muga-zergen partidak honakoak dira: garraio-materiala (%-13,0), metalak eta beren manufakturak (%-7,4) eta material elektrikoa (%-3,6) taldeak. Ekipo-ondasunen esportazioak portaera dinamikoa izan dute Gipuzkoan (%6,2) eta batez ere Bizkaian (%18,4). Metalak eta beren manufakturak (%-7,4), berriz, %3,0 hazi dira Gipuzkoan eta %0,3 jaitsi Bizkaian.

Inportazioek ere bilakaera desberdina izan dute: Araban %14,6 hazi dira, Bizkaian %0,9 besterik ez, eta Gipuzkoan %4,5 jaitsi. Arabako inportazioen hazkundea garraio-materialaren inportazioak (%56,1) izan duten hazkunde handiak eragin du. Gipuzkoa eta Bizkaian muga-zergen bi talderik handienek inportazioak jaitsi dituzte, ekipo-ondasunak (%-13,4 eta -7,4) eta metalak eta manufakturak (%-0,3 eta %-3,1, hurrenez hurren).

1. Grafikoa.-EUSKAL AEKO KANPO-MERKATARITZA. (Datu originalak eta joera)

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34-945 017 500 Faxa:+34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Espinosa

Tel:+34-945 017 507. Faxa:+34-945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO ESPORTAZIOAK (%+8,3) ETA INPORTAZIOAK (%+10,3) SUSPERTU EGIN DIRA 2002KO LAUGARREN HIRUHILEKOAN

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2002 y balance 2002
Eguneratze data : 
2003/03/10
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001986_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali