2002/06/24ko prentsa-oharra

 

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2002ko maiatza

 

EUSKAL AE-KO INDUSTRI PREZIOAK %0,1 JAITSI ZIREN 2002KO MAIATZEAN

Industri produktuen prezioak %1,6ren igoera izan dute, 2001eko abenduaz geroztik

Euskal AEko industri prezioak %0,1 jaitsi dira 2002ko maiatzean, EUSTATek landutako datuen arabera. Urteko lehenengo bost hilabeteetan zehar izandako gehikuntza %1,6rena izan da, 2001eko abenduaren aldean. Urteko lehenengo hilabeteetako igoera gorabehera, maiatzeko urte arteko tasa %-0,5era iritsi da. Tasa horrek, hain zuzen, azken hamabi hilabeteetako industri prezioen gorabeherak jasotzen ditu.

Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen ehuneko-bilakaera

(*) Urte arteko hazkundea, 2002ko maiatza

Iturria: EUSTAT

Sektorekako azterketak agerian uzten du, maiatzean, metalezko eta ez-metalezko meak (%2,0), kimika-industria (%0,5), elikagai-industria (%0,4), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%0,4) eta bestelako manufaktura-industriak (%0,4) sektoreek gehitu dituztela gehien prezioak aurreko hilaren aldean. Prezioetako hileko jaitsierarik handienak, berriz, honako sektore hauei dagozkie: petrolioa fintzea (%-1,6), kautxua eta plastikoa (%-1,0), eta energia elektrikoa, gasa eta ura (%-0,4), besteak beste.

2001eko maiatza - 2002ko maiatza aldian, prezioen hazkunderik handienak sektore hauei egokitu zaizkie: elikagai-industria (%5,3), ehungintza eta jantzigintza (%3,7), ez-metalezko industria (%1,8), eta larruaren eta oinetakoen industria (%1,7). Aldiz, urte arteko tasa negatiboak lortu dituzte petrolioa fintzea (%-9,4), kautxua eta plastikoa (%-3,8), energia elektrikoa, gasa eta ura (%-2,0), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-1,1) eta garraio-materiala (%-0,8) sektoreen prezioek, besteak beste.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, bitarteko ondasunek beren prezioen jaitsiera izan dute (%0,3koa) maiatzean, aurreko hilaren aldean; kontsumo-ondasunak eta ekipo-ondasunak, berriz, %0,4 eta %0,1 igo dira, hurrenez hurren.

Hiru ondasun-talde horien urte arteko bilakaerek, aldiz, alde nabarmenagoak dituzte: bitarteko ondasunen prezioak %2,6 jaitsi dira urte arteko aldian (2001eko maiatza, 2002ko maiatzaren aldean); kontsumo-ondasunei eta ekipo-ondasunei dagozkienak, berriz, %3,5eko eta %0,4ko gehikuntzak lortu dituzte, hurrenez hurren.

 

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel: +34-945 017500 Fax: +34-945 017501 E-mail: eustat@eustat.eus

Harreman. pertsona: Gerardo Pérez Tlf: +34-945-01 75 14 Fax: +34-945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO INDUSTRI PREZIOAK %0,1 JAITSI ZIREN 2002KO MAIATZEAN

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001923_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali