2002/04/24ko prentsa-oharra

 

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2002ko martxoa

 

EUSKAL AE-KO INDUSTRI PREZIOAK %0,8 IGO ZIREN 2002KO MARTXOAN

Industri produktuen prezioak %1,1 hazi dira, 2001eko abenduaren aldean

Euskal AEko industri prezioak %0,8 igo dira 2002ko martxoan, EUSTATek landutako datuen arabera. Urteko lehenengo hiru hilabeteetan zehar izandako gehikuntza %1,1koa izan da, 2001eko abenduaren aldean. Urteko lehenengo hilabeteetako igoera gorabehera, matxoko urte arteko tasa %-0,8ra iritsi da. Tasa horrek, hain zuzen, azken hamabi hilabeteetako industri prezioen gorabeherak jasotzen ditu.

Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen ehuneko-bilakaera

(*) Urte arteko hazkundea, 2002ko martxoa

Iturria: EUSTAT

Sektorekako azterketak agerian uzten du, martxoan, petrolioa fintzea (%6,9), garraio-materiala (%1,7), kimika-industria (%0,8), eta kautxua eta plastikoa (%0,6) sektoreek gehitu dituztela gehien prezioak aurreko hilaren aldean. Prezioetako hileko jaitsierarik handienak, berriz, honako sektore hauei dagozkie: energia elektrikoa, gasa eta ura (%-0,9), larruaren eta oinetakoen industria (%-0,5), material elektrikoa (%-0,4), ez-metalezko industria (%-0,2) eta makineria (%-0,1).

2001eko martxoa - 2002ko martxoa aldian, prezioen hazkunderik handienak sektore hauei egokitu zaizkie: ehungintza eta jantzigintza (%4,1), elikagai-industria (%3,2), ez-metalezko industria (%1,6) eta bestelako manufakturak (%1,2). Aldiz, urte arteko tasa negatiboak lortu dituzte petrolioa fintzea (%-5,7), energia elektrikoa, gasa eta ura (%-3,5), kimika-industria (%-3,2), eta kautxua eta plastikoa (%-3,1) sektoreen prezioek, besteak beste.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, bitarteko ondasunek beren prezioen igoera lortu dute (%1,4koa) martxoan, aurreko hilaren aldean; kontsumo-ondasunek eta ekipo-ondasunek, berriz, %0,1eko aldakuntza positiboa iritsi dute.

Hiru ondasun-talde horien urte arteko bilakaerek, aldiz, alde funtsezkoagoak dituzte: bitarteko ondasunen prezioak %2,5 jaitsi dira urte arteko aldian (2001eko martxoa - 2002ko martxoa); kontsumo-ondasunei eta ekipo-ondasunei dagozkienak, berriz, %1,5eko eta %0,5eko gehikuntzak lortu dituzte, hurrenez hurren.

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel: +34-945 017500 Fax: +34-945 017501 E-mail: eustat@eustat.eus

Harreman. pertsona: Gerardo Pérez Tlf: +34-945-01 75 14 Fax: +34-945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO INDUSTRI PREZIOAK %0,8 IGO ZIREN 2002KO MARTXOAN

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001911_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali