2003/03/24ko prentsa-oharra

 

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2003ko otsaila

 

EUSKAL AE-KO INDUSTRI PREZIOAK %0,8 IGO ZIREN 2003KO OTSAILEAN

Petrolio-produktuen prezio igoerak (%6,1) areagotu egin du Indize Orokorraren goranzko joera.

Euskal AEko industri prezioak %0,8 igo dira 2003ko otsailean, EUSTATek landutako datuen arabera. Igoera hori, hein handi batean, petrolioa fintzearen prezioen bilakaerak eragindakoa da, prezio horiek %6,1 igo baitira. Datu horiek kontuan hartuta, otsaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %3,7 hazi da.

Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen bilakaera, ehunekotan.

(*)2003ko otsaileko urte arteko hazkundea

Iturria: EUSTAT

Sektorekako azterketak agerian uzten du, otsailean sektorerik inflazionistenak honako hauek izan direla: petrolioa fintzea (%6,1), metalezko eta ez-metalezko meak (%2,5) eta larruaren eta oinetakoen industria (%2,1). Prezioetan jaitsierak, berriz, honako sektore hauek izan dituzte: ez-metalezko industria (%-0,3), makineria (%-0,3) eta bestelako manufakturak (%-0,2).

2002ko otsailetik 2003ko otsailera bitarteko epean, prezio-hazkunderik handienak petrolioa fintzea (%24,9) eta metalezko eta ez-metalezko meak (%7,8) sektoreenak izan dira. Kontrako noranzkoan, urte arteko tasa negatiboak energia elektrikoa, gasa eta ura (%-4,9) sektoreko prezioek izan dituzte.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, otsailean, aurreko hilaren aldean, bitarteko ondasunen eta kontsumo-ondasunen prezioak %1,3 eta %0,3 igo dira, hurrenez hurren, eta ekipo-ondasunenak, aldiz, %0,1 jaitsi dira.

Hiru ondasun-talde horien bilakaerek zeinu positiboa dute (2003ko otsaila, 2002ko otsailaren aldean), euren artean desberdintasun esanguratsuak badira ere urte arteko bilakaeran: bitarteko ondasunen eta kontsumo-ondasunen balioak %4,8 eta %3,3 igo dira, hurrenez hurren, eta ekipo-ondasunenak, azkenik, gutxiago hazi dira, %0,8.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34-945 017 5060 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez

Tel.: +34-945-01 75 06. Faxa: +34-945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO INDUSTRI PREZIOAK %0,8 IGO ZIREN 2003KO OTSAILEAN

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001989_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali