2003/02/24ko prentsa-oharra

 

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2003ko urtarrila

 

EUSKAL AE-KO INDUSTRI PREZIOAK %1,1 IGO ZIREN 2003KO URTARRILEAN

Petrolio-produktuen prezio igoerak (%6,6) areagotu egin du Indize Orokorraren goranzko joera.

Euskal AEko industri prezioak %6,6 igo dira 2003ko urtarrilean, EUSTATek landutako datuen arabera. Igoera hori, hein handi batean, petrolioa fintzearen prezioen bilakaerak eragindakoa da, prezio horiek %6,6 igo baitira. Datu horiek kontuan hartuta, urtarrileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %2,8 hazi da.

Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen bilakaera, ehunekotan.

(*)2003ko urtarrileko urte arteko hazkundea

Iturria: EUSTAT

Sektorekako azterketak agerian uzten du, urtarrilean sektorerik inflazionistenak honako hauek izan direla: petrolioa fintzea (%6,6), larruaren eta oinetakoen industria (%1,8), elikagai-industria (%1,8) eta bestelako manufakturak (%1,4). Prezioetan igoerarik txikienak, berriz, honako sektore hauek izan dituzte: papera, argitalpena eta arte grafikoak (%0,0), metalgintza eta metalezko gaiak (%0,2), zurgintza (%0,3) eta energia elektrikoa, gasa eta ura (%0,3). Jaitsiera izan duen bakarra garraio-materiala (%-0,2) izan da.

2002ko urtarriletik 2003ko urtarrilera bitarteko epean, prezio-hazkunderik handienak petrolioa fintzea (%19,5) eta larruaren eta oinetakoen industria (%5,3) sektoreenak izan dira. Kontrako noranzkoan, urte arteko tasa negatiboak energia elektrikoa, gasa eta ura (%-5,5), ehungintza eta jantzigintza (%-0,2) eta zurgintza (%-0,1) sektoreetako prezioek izan dituzte.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urtarrilean, aurreko hilaren aldean, kontsumo-ondasunen eta bitarteko ondasunen prezioak %1,3 igo dira, eta ekipo-ondasunenak, aldiz, neurritsuago, %0,3 igo dira.

Hiru ondasun-talde horien bilakaerek zeinu positiboa dute urte arteko bilakaeran (2003ko urtarrila, 2002ko urtarrilaren aldean), euren artean desberdintasun esanguratsuak badira ere: kontsumo-ondasunen eta bitarteko ondasunen prezioak %3,4 eta %3,0 igo dira, hurrenez hurren, eta ekipo-ondasunenak, azkenik, gutxiago hazi dira, %1,0.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34-945 017 5060 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez

Tel.: +34-945-01 75 06. Faxa: +34-945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO INDUSTRI PREZIOAK %1,1 IGO ZIREN 2003KO URTARRILEAN

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001981_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali