2002/07/24ko prentsa-oharra

 

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2002ko ekaina

 

EUSKAL AE-KO INDUSTRI PREZIOAK %1,2 IGO ZIREN 2002KO LEHEN SEIHILEKOAN

Ekaineko Industri Prezioen Indizeak %-0,8ren aldakuntza izan zuen, aurreko urteko hil beraren aldean

Euskal AEko industri prezioak %1,2 gehitu dira urteko lehen sei hilabeteetan, 2001eko abenduaren aldean, EUSTATek landutako datuen arabera. Urteko lehen hilabeteetako igoera gorabehera, ekaineko urte arteko tasa %-0,8ra iritsi da. Tasa horrek, hain zuzen, azken hamabi hilabeteetako industri prezioen aldakuntza jasotzen du. Industri prezioek ekainean izan duten aldakuntza, berriz, %-0,2rena izan da, aurreko hilaren aldean.

Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen ehuneko-bilakaera

(*) Urte arteko hazkundea, 2002ko ekaina

Iturria: EUSTAT

Sektorekako azterketak agerian uzten du, ekainean, ehungintza eta jantzigintza (%3,7), elikagai-industria (%2,3) eta ez-metalezko industria (%1,8) sektoreek gehitu dituztela gehien prezioak aurreko hilaren aldean. Prezioetako hileko jaitsierarik handienak, berriz, honako sektore hauei dagozkie: petrolioa fintzea (%-10,6), kautxua eta plastikoa (%-2,3), papera, argitalpena eta arte grafikoak (%-0,7), eta energia elektrikoa, gasa eta ura (%-0,6), besteak beste.

2002ko lehen sei hilabeteetan, prezioen hazkunderik handienak sektore hauei egokitu zaizkie: petrolioa fintzea (%8,2), ehungintza eta jantzigintza (%4,2), larruaren eta oinetakoen industria (%3,7) eta ez-metalezko industria (%2,4). Aldiz, urte arteko tasa negatiboak lortu dituzte energia elektrikoa, gasa eta ura (%-2,8), kautxua eta plastikoa (%-1,3), zurgintza (%-0,7) eta garraio-materiala (%-0,1) sektoreen prezioek, besteak beste.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, hiru ondasun-taldeen urte arteko bilakaerek alde nabarmenak erakusten dituzte: bitarteko ondasunen prezioak %2,8 jaitsi dira urte arteko aldian (2002ko ekaina 2001eko ekainaren aldean); kontsumo-ondasunei eta ekipo-ondasunei dagozkienak, berriz, %2,2 eta %0,4ren gehikuntzak lortu dituzte, hurrenez hurren.

Urteko lehen sei hilabeteen multzoan, hiru ondasun-taldeek igo dituzte prezioak, baina inflazionistenak kontsumo-ondasunak izan dira (%1,4); haien atzetik datoz bitarteko ondasunak (%1,2) eta ekipo-ondasunak, prezioen hazkunde neurritsuago batekin (%0,6).

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel: +34-945 017500 Fax: +34-945 017501 E-mail: eustat@eustat.eus

Harreman. pertsona: Gerardo Pérez Tlf: +34-945-01 75 14 Fax: +34-945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO INDUSTRI PREZIOAK %1,2 IGO ZIREN 2002KO LEHEN SEIHILEKOAN

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001931_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali