HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak EUSKAL AE-KO MERKATARITZA-SEKTOREAREN...

2002/05/27ko prentsa-oharra

 

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI) 2002ko lehen hiruhilekoa

EUSKAL AE-KO MERKATARITZA-SEKTOREAREN SALMENTAK %1,6KO HAZKUNDE NOMINALA LORTU ZUTEN 2002KO LEHEN HIRUHILEKOAN

 

Handizkako merkataritza %1,7 hazi zen; txikizkako merkataritza, berriz, %1,5, 2002ko lehen hiruhilekoan

2002ko lehen hiruhileko horretako Barne Merkataritzaren Indizeak %1,6ren urte arteko gehikuntza izan du, aurreko urteko aldi beraren aldean, Eustatek eskaintzen dituen datuen arabera. Bilakaera positibo hori handizkako merkataritzan (%1,7ren gehikuntza nominala salmentetan) zein txikizkako merkataritzan gertatu da (%1,5en igoera, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean).

 

Handizkako sektorean, salmentak igo dituzte nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%4,2), gai erdilanduak eta txatarra (%4,0) eta elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%2,7); makineria eta tresneria atalaren salmentak, aldiz, nabarmen jaitsi dira (%-9,6).

Ohiko txikizkako merkataritzan, zeinak oro har bilakaera positiboa izan baitu (%0,5), kontrako zeinuko mugimenduak ikusten dira; alde batetik, igo egin dira bestelako kontsumo-gaien (%3,4), elikagaien (%1,4) eta pertsonaren hornikuntzaren (%0,9) salmentak, eta, bestetik, jaitsi egin dira etxearen hornikuntza (%-4,5) sektoreari dagozkionak.

Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzak %3,8ren igoera izan du urteko lehen hiruhileko horretan, elikagaien nagusitasuna duten salmentek bultzatuta (%5,5); izan ere, elikagaiaz besteko produktuak nagusi dituzten establezimenduen salmentak %3,1 jaitsi dira.

Prezioen igoeraren eragina kentzen bada eta aurreko zifra horiek euro finkotara bihurtzen badira, antzematen da handizkako merkataritzaren salmentak (%1,8) are hobetu egiten direla balio errealetan; txikizkako merkataritzari dagozkionak, aldiz, ez (%-0,8). Txikizkako merkataritzaren prezioek gehiago jasan dute prezioen igoera lehen hiruhileko horretan, eta, hori dela eta, Euskal AEko indize orokorra %0,9 hazi da kopuru errealetan.

Lehen hiruhilekoan, barne-merkataritzaren indize orokorrak aldakuntza nominal positiboak izan ditu hiru herrialdeetan: Araba (%2,6), Bizkaia (%2,1) eta Gipuzkoa (%0,4). Balio errealetan, Arabako indizea %2,3 hazi da; Bizkaikoa %1,3, eta, azkenik, Gipuzkoakoa, %-0,4 jaitsi da.

Euskal AEko merkataritza-sektoreko pertsonal enplegatua %1,4 jaitsi da 2002ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: pertsonala %0,1 igo da handizkako merkataritzan, eta %2,1 jatsi da txikizkakoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. 2001. urteko lehen hiruhilekoaren aldean, barne-merkataritzako pertsonala %1,6 igo da: %1,7ren igoera handizkako merkataritzari egokitu zaio, eta %1,5, txikizkakoari.

 

 

Argibide gehiagorako, deitu hona:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34-945 017500 Fax:+34-945 017501 e-mail: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta

Tel:+34-945 017505 Fax:+34-945 017501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO MERKATARITZA-SEKTOREAREN SALMENTAK %1,6KO HAZKUNDE NOMINALA LORTU ZUTEN 2002KO LEHEN HIRUHILEKOAN

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001917_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali