HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak EUSKAL AE-KO MERKATARITZA-SEKTOREKO...

2003/02/25eko prentsa-oharra

 

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI) 2002ko laugarren hiruhilekoa

EUSKAL AE-KO MERKATARITZA-SEKTOREKO SALMENTAK %4,6 HAZI ZIREN 2002KO AZKEN HIRUHILEKOAN

Datu horiekin, 2002ko urteko salmenten batez besteko hazkunde-tasa metatuak %4,2ko aldakuntza nominala izan du.

2002ko laugarren hiruhileko horretako Barne-Merkataritzaren Indizeak %4,6ko urte arteko igoera izan du, aurreko urteko aldi beraren aldean, EUSTATek landutako datuen arabera. Prezioen igoeraren eragina kenduta, salmenten hazkunde erreala %1,7koa izan da 2002ko azken hiruhilekoan.

1. taula: Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal AE.

 

Handizkako merkataritzak %5,1 gehitu ditu salmentak urteko laugarren hiruhilekoan; eta txikizkako merkataritzak, ehuneko txikiagoan, %3,7 hobetu ditu bere salmentak. Handizkako sektorean, elikaduraz besteko kontsumo-produktuak (%10,7), nekazaritza-produktuak eta elikagaiak (%5,3) eta produktu erdilanduak eta txatarra (%5,0) atalek izan dituzte hazkunde-tasarik handienak, makineria eta tresneria (%1,0) atalaren aldean.

Ohiko txikizkako merkataritzan, salmentak %3,2 hazi dira, orokorrean. Dinamismo txikiagoa erakusten dute pertsonaren hornikuntza (%0,3), elikagaiak (%1,3) eta etxearen hornikuntza (%1,9) sektoreek, bestelako kontsumo-ondasunak (%8,3) sektorearen aldean.

Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzak %4,9ko igoera izan du urteko laugarren hiruhileko horretan; igoera hori, elikagaiak nagusi dituzten salmentek (%4,9), zein gainerako produktuenak (%4,7) eragin dute.

2002. urteko metatuan, barne-merkataritzaren salmenta-indizea %4,2 gehitu da, aurreko urtearen aldean: handizkako merkataritza %4,8 igo da; eta txikizkakoa, berriz, %3,1, aztertutako aldian.

Prezioen igoeraren eragina kentzen bada eta 2002ko zifra nominalak euro finkotara bihurtzen badira, antzematen da Barne-Merkataritzaren Indize Orokorra %2,5 hazi dela; handizkako merkataritzako salmentak %3,4 eta txikizkako merkataritzakoak %0,8.

Laugarren hiruhilekoan, Barne-Merkataritzaren Indize Orokorrak aldakuntza nominal positiboak izan ditu hiru herrialdeetan: Bizkaian %5,3 hazi da, Araban %4,6 eta Gipuzkoan %3,5. Urte osoan, Bizkaiko indizea %6,3ra iritsi dira; Arabakoa, %3,9ra, eta, azkenik, Gipuzkoakoa, %0,7ra, balio nominaletan.

Euskal AEko merkataritza-sektoreko enplegatuak %1,9 igo dira 2002ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: %0,2 igo dira handizkako merkataritzan, eta %2,9 txikizkakoan. Lau hiruhilekoetako batez bestekoaren multzoan, pertsonalaren igoera %0,7koa izan da: %1,1 handizkako merkataritzan eta %0,5 txikizkakoan.

 

2. taula.- Barne-Merkataritzaren Indizea. Euskal AE. 2002ko 4. hiruhilekoa

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34-945 017500 Fax:+34-945 017501 e-mail: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta

Tel:+34-945 017505 Fax:+34-945 017501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO MERKATARITZA-SEKTOREKO SALMENTAK %4,6 HAZI ZIREN 2002KO AZKEN HIRUHILEKOAN

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001982_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali