HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak EUSKAL AE-KO MERKATARITZA-SEKTOREKO...

2002/08/12ko prentsa-oharra

 

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI) 2002ko bigarren hiruhilekoa

EUSKAL AE-KO MERKATARITZA-SEKTOREKO SALMENTEK % 4,7KO HAZKUNDE NOMINALA IZAN ZUTEN 2002KO BIGARREN HIRUHILEKOAN

Handizkako merkataritza % 6,6 hazi zen 2002ko bigarren hiruhilekoan, eta txikizkako merkataritza % 1,0.

2002ko bigarren hiruhilekoko Barne Merkataritzaren Indizeak % 4,7ko urte arteko hazkundea izan du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustatek emandako datuen arabera. Bilakaera positibo hori, oro har, handizkako merkataritzan izan da, salmentek % 6,6ko hazkunde nominala izan baitute; txikizkako merkataritza, berriz, % 1,0 hazi da, aurreko urteko bigarren hiruhilekoaren aldean.

 

Handizkako merkataritzan, salmentak areagotu egin dira erdilanduak eta txatarra (% 10,7), elikagaiez besteko kontsumo-gaiak (% 9,3) eta nekazaritza-produktuak eta elikagaiak (% 5,0) ataletan; murriztu egin dira, ostera, makinak eta tresnak (% -3,6) atalean.

Tradiziozko txikizkako sektorean, bilakaeraren ehunekoa negatiboa izan da (-0,1%). Hala ere, ikur positiboko mugimenduak ere izan dira: batetik, salmentak areagotu egin dira bestelako kontsumo-ondasunak (% 6,3) eta elikagaiak (% 2,7) ataletan; bestetik, jaitsi egin dira pertsonaren ekipamendua (% -7,0) eta etxeko ekipamendua (% -1,4) ataletan.

Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzak % 3,6ko hazkundea izan du urtearen bigarren hiruhilekoan, oro har, elikagaien salmentek (% 4,0) bultzatuta. Izan ere, oro har elikagaiez bestelako produktuak saltzen dituzten establezimenduetako salmentak % 1,5 gehitu dira.

Prezioen igoeraren eragina kentzen badugu eta aurreko zifra horiek euro konstanteetara bihurtzen baditugu, ikusiko dugu handizkako merkataritzako salmentei buruzko datuek benetako hobekuntza (% 5,6) dutela, eta txikizkako merkataritzakoak jaitsi egin direla (% -1,5). Horrenbestez, Euskal AEko Indize Orokorrak % 3,2ko hazkunde erreala izan du.

Barne Merkataritzaren Indize Orokorrak, bigarren hiruhilekoan, bariazio nominal positiboak izan ditu Araban (% 4,7) eta Bizkaian (% 8,9); Gipuzkoan, aldiz, ikur negatiboa izan dute (% -2,5). Kopuru errealetan, Arabako indizea % 3,7 hazi da, Bizkaikoa % 7,0 eta azkenik, Gipuzkoakoa, % -3,6 jaitsi da.

2002ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko merkataritza-sektorean landunak % 0,4 gehitu dira, aurreko hiruhilekoaren aldean. Handizkako merkataritzako pertsonala % 0,9 gehitu da, eta txikizkako merkataritzakoa % 0,1, aurtengo lehenengo hiruhilekoaren aldean. 2001eko bigarren hiruhilekoaren aldean, barne-merkataritzako pertsonala % 1,3 gehitu da; % 0,7 handizkako merkataritzari dagokio, eta % 1,7 txikizkako merkataritzari.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.:+34-945 017 500 Faxa:+34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta

Tel.:+34-945 017 505 Faxa:+34-945 017 501 E-maila:

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO MERKATARITZA-SEKTOREKO SALMENTEK % 4,7KO HAZKUNDE NOMINALA IZAN ZUTEN 2002KO BIGARREN HIRUHILEKOAN

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001935_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali