HomeGaiakBarne-merkataritzaren indizeaPrentsa Oharrak EUSKAL AE-KO MERKATARITZA-SEKTOREKO...

2002/11/26ko prentsa-oharra

 

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA 2002ko hirugarren hiruhilekoa

EUSKAL AE-KO MERKATARITZA-SEKTOREKO SALMENTEK %6,3KO HAZKUNDE NOMINALA IZAN ZUTEN 2002KO HIRUGARREN HIRUHILEKOAN

Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan, salmenta metatu nominalak %4 igo dira 2001eko aldi beraren aldean.

2002ko hirugarren hiruhilekoko Barne Merkataritzaren Indizeak %6,3ko urte arteko hazkundea izan du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustatek emandako datuen arabera. Bilakaera positibo hori handizkako zein txikizkako merkataritzaren bilakaera positiboaren isla da, %6,8ko eta %5,4ko hazkunde nominala izan baitute, hurrenez hurren, beren salmentek, aurreko urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

 

Handizkako merkataritzan, salmenta nominalak areagotu egin dira sektore guztietan: "Produktu erdilanduak eta txatarra" (%13,3), "Makineria eta tresneria" (%4,7), "Elikagaiez besteko kontsumo-gaiak" (%4,1) eta azkenik, "Nekazaritza-produktuak eta elikagaiek" ere igoera izan dute (%0,8).

Ohiko txikizkako sektorean ere bilakaera osotasunean positiboa izan da (%5,3). Goranzko mugimendua eta antzeko hazkundea nabari da sektorekako zatidura guztietan, eta horrela, "Etxeko ekipamendua" (%5,8), "Bestelako kontsumo-ondasunak" (%5,6), "Pertsonaren ekipamendua" (%5,5) eta "Elikagaiak" (%4,5) ataletan salmentak areagotu egin dira.

Azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzak %5,5eko hazkundea izan du urtearen hirugarren hiruhilekoan, oro har, elikagaien salmentek (%6,0) bultzatuta. Izan ere, oro har elikagaiez bestelako produktuak saltzen dituzten establezimenduetako salmentak %3,1 gehitu dira.

Prezioen igoeraren eragina kenduta, eta aurreko zifra horiek euro konstanteetara bihurtuta, ikusiko dugu handizkako merkataritzako salmentei buruzko datuek benetako hobekuntza (%5,9) dutela, eta txikizkako merkataritzakoek ere bai (%3,3). Horrenbestez, Euskal AEko Indize Orokorrak %5,0ko hazkunde erreala izan du.

Barne Merkataritzaren Indize Orokorrak, hirugarren hiruhilekoan, aldakuntza nominal positiboak izan ditu hiru lurraldeetan: Araban %6,0 hazi da, Bizkaian %8,8; eta Gipuzkoan apalago, %2,0. Kopuru errealetan, Arabako indizea %5,1 hazi da, Bizkaikoa %7,5 eta, azkenik, Gipuzkoakoa, %0,6 bakarrik.

2002ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko merkataritza-sektoreko landunak %0,7 gutxitu dira, aurreko hiruhilekoaren aldean. Handizkako merkataritzako pertsonala %0,2 gehitu da, eta txikizkako merkataritzakoa %1,2 gutxitu, aurtengo lehenengo hiruhilekoaren aldean. 2001eko hirugarren hiruhilekoaren aldean, barne-merkataritzako pertsonala %0,9 gehitu da; %1,2 handizkako merkataritzan eta %0,7 txikizkakoan.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.:+34-945 017 500 Faxa:+34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta

Tel.:+34-945 017 505 Faxa:+34-945 017 501 E-maila:

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO MERKATARITZA-SEKTOREKO SALMENTEK %6,3KO HAZKUNDE NOMINALA IZAN ZUTEN 2002KO HIRUGARREN HIRUHILEKOAN

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001958_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali