2003/02/07ko prentsa-oharra

 

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt) 2002ko laugarren hiruhilekoa

 

EUSKAL AE-KO TXIKIZKAKO SEKTOREKO SALMENTAK %3,7 HAZI ZIREN 2002KO LAUGARREN HIRUHILEKOAN

Datu horiekin, urteko hazkunde nominal metatua %3,1ean kokatu da.

Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2002ko laugarren hiruhilekoan, salmentak %3,7 igo dira, kopuru nominaletan, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, Eustatek emandako datuen arabera. Hazkunde nominal hori, kopuru errealetan, %1,6ko garapen positiboa da.

2002. urteko hazkunde metatua %3,1ekoa izan da kopuru nominaletan, eta %0,8koa kopuru errealetan.

Gune ertain eta handietako txikizkako salmentek (ez-espezializatua) %4,9ko hazkunde nominala izan dute laugarren hiruhilekoan. Prezioen igoeraren eragina kendu eta gero, urte arteko tasaren aldakuntza %0,7koa da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Tradiziozko txikizkako merkataritzaren (espezializatua) salmenta nominalak %3,1 igo dira 2002ko laugarren hiruhilekoan, 2001eko laugarren hiruhilekoaren aldean. Igoera nominal hori, prezioen igoeraren eragina kenduta, %2,0koa da, kopuru errealetan.

Txikizkako merkataritzaren sektoreko landunak %2,9 igo dira 2002ko laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean. Txikizkako merkataritza espezializatuan edo tradiziozkoan gehitu da gehienbat enplegua (%3,8), sektore ez-espezializatuan %0,1 bakarrik gehitu baita.

Herrialde Historikoka banatuz gero, laugarren hiruhileko honetan, Bizkaian izan da txikizkako merkataritzako salmenta nominalen hazkunderik handiena; %5,0ko urte arteko hazkundea izan baita. Atzetik Araba du, indize orokorreko %2,8ko aldakuntza positiboarekin eta Gipuzkoan, hazkundea neurritsuagoa izan da, %2,0koa.

2002. urte guztiko txikizkako merkataritzako salmenten hazkunde metatua Herrialde Historikoka aztertua, Bizkaian gehiagoa hazi da, %4,0, Araba eta Gipuzkoan baino, %2,3 eta %2,2 hazi baitira euren salmentak, hurrenez hurren.

2002. urtean, txikizkako merkataritzaren sektorean ziren landunen aldetik, aurreko urtearen aldean, %0,5eko gehikuntza metatua izan da Euskal AEko guztizkorako eta herrialdeka honako datuak ditugu: Araban %3,0 hazi da eta Gipuzkoan %0,6; Bizkaian, berriz, %0,2ko jaitsiera txikia izan da.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.:+34-945 017 500 Faxa:+34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta

Tel.:+34-945 017 505 Faxa:+34-945 017 501 E-maila:

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO TXIKIZKAKO SEKTOREKO SALMENTAK %3,7 HAZI ZIREN 2002KO LAUGARREN HIRUHILEKOAN

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Cuarto trimestre de 2002
Eguneratze data : 
2003/02/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001979_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali