2002/11/05eko prentsa-oharra

 

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt) 2002ko hirugarren hiruhilekoa

 

EUSKAL AE-KO TXIKIZKAKO SEKTOREKO SALMENTEK % 4,6KO HAZKUNDE NOMINALA IZAN ZUTEN 2002KO HIRUGARREN HIRUHILEKOAN

Datu horiekin, lehenengo bederatzi hilabeteetako hazkunde nominal metatua % 1,9an kokatu da.

Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2002ko hirugarren hiruhilekoan, salmentak % 4,6 igo dira, kopuru nominaletan, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean, Eustatek emandako datuen arabera. Hazkunde nominal hori, kopuru errealetan, % 2,5eko garapen positiboa da.

Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan, hazkundea % 1,9koa izan da kopuru nominaletan, eta % -0,4koa kopuru errealetan.

Gune ertain eta handietako txikizkako salmentek (ez-espezializatua) % 5,5eko hazkunde nominala izan dute hirugarren hiruhilekoan. Prezioen igoeraren eragina kendu eta gero, urte arteko tasaren aldakuntza % 2,4koa da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Tradiziozko txikizkako merkataritzaren (espezializatua) salmenta nominalak % 4,1 igo dira 2002ko hirugarren hiruhilekoan, 2001eko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Igoera nominal hori, prezioen igoeraren eragina kenduta, % 2,6koa da, kopuru errealetan.

Txikizkako merkataritzaren sektoreko landunak % 2,0 jaitsi dira 2002ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean. Txikizkako merkataritza espezializatuan edo tradiziozkoan jaitsi da enplegua (% -2,9), eta sektore ez-espezializatuan igo egin da (% 0,7).

Herrialde historikoka banatuz gero, hirugarren hiruhileko honetan, Gipuzkoan izan da txikizkako merkataritzako salmenta nominalen hazkunderik handiena; % 5,3ko urte arteko hazkundea izan da, txikizkako merkataritza ez-espezializatuaren hazkundearengatik (% 9,1). Atzetik Bizkaia du, indize orokorreko aldakuntza positiboarekin (% 4,6) eta Araban, hazkundea neurritsuagoa izan da (% 2,4).

Hirugarren hiruhileko honetan, kopuru errealetan, salmentak hazi egin dira herrialde guztietan: Gipuzkoan % 3,3, Bizkaian % 2,6 eta Araban % 0,4.

2002ko lehenengo bederatzi hilabeteetan, txikizkako merkataritzaren sektorean ziren landunen aldetik, aurreko urteko aldi beraren aldean, gehikuntza metatua izan da Araban (% 5,1) eta Gipuzkoan (% 0,7); Bizkaian, aldiz, jaitsiera txikia izan da, % 0,8koa.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.:+34-945 017 500 Faxa:+34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta

Tel.:+34-945 017 505 Faxa:+34-945 017 501 E-maila:

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO TXIKIZKAKO SEKTOREKO SALMENTEK % 4,6KO HAZKUNDE NOMINALA IZAN ZUTEN 2002KO HIRUGARREN HIRUHILEKOAN

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Tercer trimestre de 2002
Eguneratze data : 
2002/11/05
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001955_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali