HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak EUSKAL AEKO ESPORTAZIOAK...

2002/12/10eko prentsa-oharra

 

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE) 2002ko 3. hiruhilekoa

EUSKAL AE-KO ESPORTAZIOAK %4,5 IGO ZIREN 2002KO HIRUGARREN HIRUHILEKOAN

INPORTAZIOEK, ALDIZ, %3,4KO HAZKUNDE NOMINALA IZAN ZUTEN.

 

2002ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko esportazioak %4,5 hazi dira tasa nominalean, aurreko urteko aldi beraren aldean, Eustatek emandako datuen arabera. Emaitza horiekin 2001eko erdialdetik bertoko esportazioek izandako joera negatiboa hautsi da, baina hala ere, lehenengo bederatzi hilabeteetako metatuak %-2,4ko jaitsiera agertzen du, aurreko urteko aldi beraren aldean.

Hiruhileko honetan inportazioak ere %3,4 igo dira eta horrela urtarriletik irailerako tasa metatua %-1,0koa da.

Produktu energiazkoen eragina kenduta (esportazioetan %45,3ko jaitsiera eta inportazioetan %14,5ekoarekin), produktu ez-energiazkoen esportazioetan %7,8ko eta inportazioetan %9,2ko hazkunde-tasak izan dira 2002ko hirugarren hiruhilekoan.

Estatuan ere Euskal AEn izandako garapenaren antzekoa izan da: esportazioak %5,3 hazi dira eta inportazioak %2,6. Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetako hazkunde metatuak %0,0 eta %-2,3koak izan dira esportazio eta inportazioetan, hurrenez hurren.

Esportazioek inportazioen aldean duten estaldura-tasa %116,3an dago, aurreko urtekoa baino puntu bat altuago, 2.747,0 milioi euroko esportazioen eta 2.362,5 milioi euroko inportazioen ondorioz. Produktu energiazkoak alde batera utzita, estaldura-tasa bi puntu jaitsi da eta %140,5ean dago 2002ko hirugarren hiruhilekoan. Merkataritza-fluxu horien eraginez, Euskal AEko merkataritza-superabita 385 milioi eurora heldu da produktu guztietan, eta 767 milioi eurora produktu ez-energiazkoetan.

Helburuko lurralde-eremuka, argi ikusten da garapen positibo hori Europar Batasuneko esportazioen hazkundetik datorrela (%9,2) eta nabarmendu egiten dira gure bezero nagusienen hazkundeak: Frantzian %15,7 eta Alemanian %8,7. Beste alor eta herrialde batzuekin, aldiz, jaitsierak orokorrak dira. Europar Batasunetik datozen inportazioak ere %10,3 hazi dira. Atzera ere gutxitu egin dira orokorrean, gainerako herrietatik datozen inportazioak.

Produktu meazko eta energiazkoak (%-45,3) taldea izan ezik, gainerako muga--zergetako talde guztiak tasa positiboak izan dituzten esportazioetan eta garrantzitsuenak produktu kimikoak (%19,2), papera (%11,8), metalak eta manufakturak (%11,6) eta ekipo-ondasunak (%7,4) taldeetakoak izan dira.

Inportazioei dagokienez, guztien joera positiboa errepikatu da eta nabarmendu egin dira papera (%30,7), nekazaritzako produktuak (%27,5) eta metalak eta manufakturak (%12,1) taldeen hazkundeak. Inportazioen fluxuan ere produktu meazko eta energiazkoak jaitsi egin dira, %14,5 kasu honetan.

Euskal AEko hiru lurraldeetako jokaerari begiratu eta produktu energiazkoen eragina kenduz gero, joera positiboa da hiruretan, eta nabarmendu egiten da gipuzkoako esportazioen hazkunde handia (%14,4). Bizkaia eta Arabak ere hazkundeak izan dituzte, %4,4koa eta %4,1ekoa, hurrenez hurren. Inportazio ez-energiazkoetan, Gipuzkoak agertzen du joerarik positiboena %13,7ko hazkundearekin, eta ondoren Bizkaiak %11,9rekin. Araban, aldiz, %2,5 jaitsi da 2001eko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Espinosa

Tel.: +34-945 017 507. Faxa: +34-945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AEKO ESPORTAZIOAK %4,5 IGO ZIREN 2002KO HIRUGARREN HIRUHILEKOAN

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2002
Eguneratze data : 
2002/12/10
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001962_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali