HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak EUSKAL AEKO ESPORTAZIOAK...

2002/09/30eko prentsa-oharra

 

KANPO MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE) 2002ko 2. hiruhilekoa

EUSKAL AE-KO ESPORTAZIOAK % 5,5 JAITSI ZIREN, ETA INPORTAZIOAK % 3,1, 2002KO LEHEN SEIHILEKOAN

EUROPAR BATASUNA HELMUGA ZUTEN ESPORTAZIOAK % 4,6 GUTXITU ZIREN URTEKO LEHEN SEI HILABETEAN.

 

2002ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko esportazioak 2.887,8 milioi eurorenak izan ziren, eta inportazioak 2.456,8 milioi eurorenak, Eustatek emandako datuen arabera. Datu horiek aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, ageri da % 8,5 urritu direla esportazioak, eta % 9,1 inportazioak. Esportazio ez-energetikoek % 6,2ko beherakada izan dute bigarren hiruhileko honetan, eta inportazio ez-energetikoek, berriz, % 10,1ekoa.

2002ko urtarrila eta ekaina bitarteko balantzean, 5.648,6 milioi euro ageri dira esportazioen partidan, eta 4.883,9 milioi inportazioenean. Horrenbestez, % 5,5 gutxitu ziren lehenak, eta % 3,1 bigarrenak. Produktu ez-energetikoen esportazioak % 3,8ko urritu dira, eta inportazio ez-energetikoek, berriz, % 3,7. Salerosketen guztizko bolumena 11.013 milioi eurotik 10.532,5 milioira pasa da, 2001eko lehen seihilekotik 2002kora; hau da, % 4,4 txikitu da.

Merkataritza-superabita 764,7 milioi eurorena izan da lehen seihilekoan, aurreko urteko 935,9 milioi euroren superabitaren aldean; ondorioz, esportazioek inportazioen aldean duten estaldura-tasa joan den urteko % 118,6tik aurtengo % 115,7ra jaitsi da. Produktu ez-energetikoak besterik kontuan hartzen ez badugu, urtebete lehenagoko ia estaldura-tasa bera mantendu da (2001ean, % 141,4; eta 2002an, % 141,1).

Helburuko lurralde-eremuka, egiaztatzen da ELGEko herrialdeetarako esportazioek bilakaera negatiboa izan dutela (% -4,4): jatsi egin dira bai Europar Batasunera zuzenduak (% -4,6), eta bai antolakunde horretako gainerako herrialdeetara doazenak (% -3,6). Europar Batasunean, Herbeheretara, Erresuma Batura, Irlandara, Greziara eta Finlandiara bideratutako esportazioak baino ez dira handitu. Aipatzekoa da Europar Batasunean sartzeko hautagai diren herrialdeen multzora egindako esportazioen gehikuntza (% +24,2). Orobat, apaldu egin dira ELGEtik datozen inportazioak (% -0,6), nahiz eta Europar Batasunetik datozenak zertxobait goratu diren (% +1,5). Txikiagotu egin dira ELGEko gainerako herrialdeetatik etorritakoak (% -11,4).

Sektore-ikuspegitik, atzerakada ageri da bolumenagatik garrantzitsuenak diren muga-zergetako talde bietan: ekipo-ondasunak (% -3,2) eta metalak eta manufakturak (% -9,3) taldeetan, alegia. Horrek urritzea eragin du gainerako talde guztietan ere, bestelako manufakturak taldean izan ezik.

Inportazioei dagokienez, igo egin dira ekipo-ondasunak (% +4,3) eta jaitsi metalak eta manufakturak (% -11,1).

Euskal AEko hiru lurraldeetako jokaerari begiratuz gero, alde nabarmenak izan dira guztizko esportazioen bilakaeran. % 13,7 jaitsi dira Araban, beherakada izan dutelako garraio-materiala (% -16,7), metalak eta manufakturak (% -18,1) eta material elektrikoa (% -18,8) atalak. Orobat jaitsi egin dira, baina neurri txikiagoan, Bizkaian (% 2,7) eta Gipuzkoan (% 1,1). Bi lurraldeotan, ekipo-ondasunek bilakaera positiboa izan dute (% 8,9 eta % 3,6, hurrenez hurren). Inportazioez den bezainbatean, gehitu egin dira Araban (% +10,8), eta gutxitu Bizkaian (% -3,9) eta batez ere Gipuzkoan (% -10,6).

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34-945 017 500 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido Espinosa

Tel.: +34-945 017 507. Faxa: +34-945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AEKO ESPORTAZIOAK % 5,5 JAITSI ZIREN, ETA INPORTAZIOAK % 3,1, 2002KO LEHEN SEIHILEKOAN

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2002
Eguneratze data : 
2002/09/30
Hurrengo eguneratzea : 
2019/08/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001946_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali