2003/03/06ko prentsa-oharra

 

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2003ko urtarrila

EUSKAL AE-KO INDUSTRI JARDUERA
%0,7 HAZI ZEN 2003KO URTARRILEAN

Industri Produkzioaren Indizea Bizkaian %3,1 igo zen, eta Araban eta Gipuzkoan, berriz, %0,3 eta %1,5 jaitsi, hurrenez hurren.

 

2003ko urtarrilean, %0,7 igo zen Euskal AEko industri jarduera, aurreko urteko hil beraren aldean, lan-egutegiaren balio homogeneotan, hau da, lanegun-kopuru bera kontuan hartuta. Hala ere, Industri Produkzioaren Indize Orokorraren balio absolutuetan neurtuta, %3,0 jaitsi da, joan den urtarrilak 2002koak baino lanegun bat gutxiago izan baitu.

 

Euskal AE-ko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiruhileroko
hazkunde zuzendua, 1997-2003

(*) 2003ko urtarrileko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: EUSTAT.

2003ko urtarrilean, urte arteko aldakuntzarik positiboenak sektore hauei egokitu zaizkie: garraio-materiala (%8,2), kautxua eta plastikoa (%6,0), ehungintza eta jantzigintza (%5,7), eta material elektrikoa (%5,3) arloei, besteak beste.

Urte arteko tasarik negatiboenak, berriz, honako hauek izan dituzte: larruaren eta oinetakoen industria (%-16,7), metalezko eta ez-metalezko meak (%-15,6), bestelako manufakturak
(%-14,7) eta ez-metalezko industria (%-10,0) arloek, batik bat.

Bitarteko ondasunek eta ekipo-ondasunek %3,0 eta %8,3ko tasa positiboak izan dituzte urtarrilean, hurrenez hurren; eta kontsumo-ondasunak, aldiz, %4,7 jaitsi dira aurreko urteko hil beraren aldean. Balio absolutuetan, ekipo-ondasunak %3,4 hazi dira, bitarteko ondasunak apur bat jaitsi dira, %-0,5, eta kontsumo-ondasunak gehiago, %-8,4.

Industri Produkzioaren Indize Orokorrak bilakaera desberdina izan du hiru herrialdeetan: alde batetik, Bizkaian hazkunde nabarmena izan da, %3,1ekoa, eta bestetik, jaitsierak izan dira Araban eta Gipuzkoan, %0,3 eta %1,5ekoak, hurrenez hurren, lan-egutegiaren balio homogeneotan neurtuta. Balio absolutuetan, aldiz, urte arteko jaitsiera izan da herrialde guztietan, %-0,4koa Bizkaian, %-4,1ekoa Araban eta %-5,4koa Gipuzkoan.

 

(*) Lanegunez zuzendua.

Iturria: EUSTAT

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 017 500. Faxa: 945 017 501. E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso

Tel.: 945 017 514. Faxa: 945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

EUSKAL AEKO INDUSTRI JARDUERA %0,7 HAZI ZEN 2003KO URTARRILEAN

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Enero de 2003
Eguneratze data : 
2003/03/06
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001985_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali