2003/01/09ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2002ko azaroa

EUSKAL AE-KO INDUSTRI JARDUERA
%0,8 JAITSI ZEN 2002KO AZAROAN

Industri Produkzioaren Indize Orokorra %3,0 hazi da lan-egutegiaren balio konparatibo homogeneotan.

 

2002ko azaroan, %0,8 jaitsi zen Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea, aurreko urteko hil beraren aldean, EUSTATek eskainitako datuen arabera. Jaitsiera hori, ordea, lanegunen balio homogeneotan neurtuta, Produkzioaren Indize Orokorraren %3,0ko igoera da, joan den azaroak 2001ekoak baino lanegun bat gutxiago izan baitu.

Horiek horrela, 2002ko lehenengo hamaika hilabeteetako balantzean, Indize Orokorraren tasa metatua %0,8 murriztu da, aurreko urteko aldi beraren aldean, eta jaiegunen eragina zuzenduta, berriz, murrizte hori % 0,6koa da.

 

Euskal AE-ko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiruhileroko
hazkunde zuzendua, 1997-2002

(*)2002ko urri-azaroko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: EUSTAT.

2002ko azaroan, urte arteko aldakuntzarik positiboenak sektore hauei egokitu zaizkie: larruaren eta oinetakoen industria (%16,2), zurgintza (%12,9), ehungintza eta jantzigintza (%6,3), garraio-materiala (%5,3), eta kimika-industria (%4,4) arloei, besteak beste.

Urte arteko tasarik negatiboenak honako hauek izan dituzte: petrolioa fintzea (%-22,3), material elektrikoa (%-7,1), elikagai-industria (%-4,9), eta bestelako manufakturak (%-3,4) arloek, batik bat.

Bitarteko ondasunek %3,6ko tasa positiboa izan dute azaroan, ekipo-ondasunek %1,5eko tasa jaitsiera, eta kontsumo-ondasunak %4,4 jaitsi dira aurreko urteko hil beraren aldean.

2002ko lehenengo hamaika hilabeteetan, bitarteko ondasunak eta kontsumo-ondasunak %0,6 eta %0,5 igo dira, hurrenez hurren, eta ekipo-ondasunak, aldiz, %2,2 jaitsi.

Urteko lehenengo hamaika hilabeteetako balantzean, lanegunen zuzenketarik gabe, aldakuntzak desberdinak izan dira hiru herrialdeetan: Gipuzkoan eta Bizkaian %1,7 eta %0,4 jaitsi da, hurrenez hurren, eta Araban, aldiz, %0,1eko igoera txikia izan da.

 

Taula: 2002ko AZAROA. Industri Produkzioaren Indize Orokorraren hazkunde-tasa (%). Euskal AE

(*) Lanegunez zuzendua.

Iturria: EUSTAT

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 017 500. Faxa: 945 017 501. E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso

Tel.: 945 017 514. Faxa: 945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

EUSKAL AEKO INDUSTRI JARDUERA %0,8 JAITSI ZEN 2002KO AZAROAN

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Noviembre de 2002
Eguneratze data : 
2003/01/09
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001970_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali