2003/02/04ko prentsa-oharra

 

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2002ko abendua

EUSKAL AE-KO INDUSTRI JARDUERA % 2,7 IGO ZEN 2002KO ABENDUAN

Datu horiekin, Euskal AEko Industri Produkzioaren Indize Orokorrak % 0,7ko jaitsiera izan du 2002. urtean.

 

2002ko abenduan, % 2,7 hazi zen Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea, aurreko urteko hil beraren aldean, Eustatek eskainitako datuen arabera. Jaiegunen eragina zuzenduta, balio homogeneotan neurtuta, berriz, Industri Produkzioaren Indize Orokorra % 1,5 urritu da. Izan ere, joan den abenduak 2001ekoak baino lanegun bat gehiago izan zuen.

Euskal AE-ko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiruhileroko
hazkunde zuzendua, 1997-2002

Iturria: EUSTAT

2002ko abenduan, urte arteko aldakuntzarik positiboenak sektore hauetakoak izan ziren: ehungintza eta jantzigintza (% 17,0), garraio-materiala (% 13,4), kimika-industria (% 11,1) eta kautxua eta plastikoa (% 6,0).

Urte arteko tasa negatiboak izan zituzten sektoreen artean, metalezko eta ez-metalezko meak (% -18,1) ageri da lehendabiziko; hurrena, bestelako manufakturak (% -8,3), material elektrikoa (% -6,9) eta ez-metalezko industria (% -4,6).

Bitarteko ondasunek eta ekipo-ondasunek % 7,9ko eta % 7,7ko tasa positiboak izan dituzte, hurrenez hurren, joan den abenduan. Kontsumo-ondasunak, berriz, % 3,7 jaitsi dira, 2001eko abenduaren aldean.

2002. URTEAREN BALANTZEA

2002. urtearen balantzeak % 0,7ko jaitsiera dakar, Indize Orokorraren tasa metatuan, aurreko urteko aldi beraren aldean. Jaiegunen eragina zuzenduta, % 0,8ko gutxitzea esan nahi du horrek.

Produkzioa gehien handitu duten sektoreak hauek izan dira, 2002an: garraio-materiala (% 5,8), zurgintza (% 4,5), elikagai-industria (% 3,4) eta kimika-industria (% 3,1). Gehien txikitu diren sektoreak, aitzitik, hauek izan dira: petrolioa fintzea (% -14,0), ehungintza eta jantzigintza (% -4,0), metalgintza eta metalezko gaiak (% -2,9) eta makineria (% -2,7).

2002. urte osoan, bitarteko ondasunak eta kontsumo-ondasunak % 1,1 eta % 0,1 hazi dira, hurrenez hurren; ekipo-ondasunak, ostera, % 1,8 jaitsi dira.

2002 urtearen balantzean, lurralde guztiek ez dute zeinu bereko bilakaera izan. Araba eta Bizkaia pixka bat hazi dira (% 0,5 eta % 0,1, hurrenez hurren); Gipuzkoa, berriz, % 2,2 jaitsi da 2001. urtearen aldean.

Taula: 2002ko ABENDUA. Industri Produkzioaren Indize Orokorraren hazkunde-tasa (%). Euskal AE

(*) Lanegunez zuzendua.

Iturria: EUSTAT

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 017 500. Faxa: 945 017 501. E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso

Tel.: 945 017 514. Faxa: 945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

EUSKAL AEKO INDUSTRI JARDUERA % 2,7 IGO ZEN 2002KO ABENDUAN

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Diciembre de 2002
Eguneratze data : 
2003/02/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001978_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali