2002/12/04ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2002ko urria

EUSKAL AE-KO INDUSTRI JARDUERA
%3,4 HAZI ZEN 2002KO URRIAN

Urriak iaz baino lanegun bat gehiago izatean, Indize Orokorra ez da aldatu (%0,0), lan-egutegiaren balio homogeneotan.

 

2002ko urrian, %3,4 igo zen Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea, aurreko urteko hil beraren aldean, EUSTATek eskainitako datuen arabera. Igoera hori, ordea, lanegunen balio homogeneotan neurtuta, Produkzioaren Indize Orokorra bere horretan (%0,0) mantentzea da, joan den urriak 2001ekoak baino lanegun bat gehiago izan baitu. Horiek horrela, urteko lehenengo hamar hilabeteetako tasa metatua %0,8 murriztu da, aurreko urteko aldi beraren aldean, balio absolututan.

Euskal AE-ko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hiruhileroko
hazkunde zuzendua, 1997-2002

(*)2002ko urriko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: EUSTAT.

2002ko urrian, urte arteko aldakuntzarik positiboenak sektore hauei egokitu zaizkie: energia elektrikoa, gasa eta ura (%12,7), ez-metalezko industria (%10,0), garraio-materiala (%9,3), eta material elektrikoa (%8,8), eta besteak beste.

Urte arteko tasarik negatiboenak, besteak beste, honako hauek izan dituzte: petrolioa fintzea (%-25,3), ehungintza eta jantzigintza (%-19,8), elikagai-industria (%-1,5), eta kautxua eta plastikoa (%-1,1) arloek, batik bat.

Urteko lehenengo hamar hilabeteetako balantzean, balio absolututan, %1,0 igo da kontsumo-ondasunen indizea, %0,3 bitarteko ondasunena eta %2,1 jaitsi, aldiz, ekipo-ondasunena.

Industri Produkzioaren Indize Orokorrak urrian izandako aldakuntzak, 2001eko urriaren aldean, positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban (%5,9), Bizkaian (%3,9) eta Gipuzkoan (%1,7).

Urteko lehenengo hamar hilabeteetako balantzean, lanegunen zuzenketarik gabe, aldakuntzak nahiko desberdinak izan dira hiru herrialdeetan: Gipuzkoan %1,4 jaitsi da, Bizkaian %0,8 eta Araban %0,4ko igoera txikia izan da.

(*) Lanegunez zuzendua.

Iturria: EUSTAT

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 017 500. Faxa: 945 017 501. E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Luis Carlos Jorge Alonso

Tel.: 945 017 514. Faxa: 945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

EUSKAL AEKO INDUSTRI JARDUERA %3,4 HAZI ZEN 2002KO URRIAN

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Octubre de 2002
Eguneratze data : 
2002/12/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001960_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali