2003/01/24ko prentsa-oharra

 

INDUSTRI PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2002ko abendua

 

EUSKAL AE-KO INDUSTRI PREZIOAK % 0,6 IGO ZIREN 2002KO ABENDUAN

Datu horiek kontuan hartuta, 2002ko ekitaldia ixtean, industri produktuen prezioen urte arteko igoera % 2,1ekoa izan da.

Euskal AEko industri prezioak % 0,6 gehitu dira 2002ko abenduan, EUSTATek landutako datuen arabera. Abenduko datu horiek kontuan hartuta, industri prezioak % 2,1 goratu dira 2002. urtean.

1. grafikoa.- Industri Prezioen Indizearen bilakaera. Euskal AE. (%)

Iturria: EUSTAT

Sektorekako azterketak agerian uzten du, abenduan, petrolioa fintzea (% 5,2), energia elektrikoa, gasa eta ura (% 2,3), metalezko eta ez-metalezko meak (% 1,4), larruaren eta oinetakoen industria (% 0,9) eta elikagai-industria (% 0,8) sektoreek gehitu dituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Prezioetako hileko jaitsierarik handienak, aitzitik, honako sektore hauei dagozkie: material elektrikoa (% -0,2), ehungintza eta jantzigintza (% -0,1), zurgintza (% -0,1) eta metalgintza eta metalezko gaiak (% -0,1).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abenduan, aurreko hilaren aldean, bitarteko ondasunen prezioak % 0,1 igo dira; kontsumo-ondasunenak, % 0,5; eta ekipo-ondasunenak, gutxiago, % 0,2.

2002. URTEKO BALANTZEA

2002ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitarteko epean, prezio-hazkunderik handienak petrolioa fintzea (% 13,6) metalezko eta ez-metalezko meak (% 4,7) eta ehungintza eta jantzigintza (% 2,7) sektoreenak izan dira. Kontrako noranzkoan, urte arteko tasarik negatiboenak energia elektrikoa, gasa eta ura (% -6,1), zurgintza (% -0,8) eta kimika-industria (% -0,3) sektoreetako prezioek izan dituzte.

Helburu ekonomikoaren araberako bilakaeretan, hiru ondasun-taldeek zeinu positiboa dute urte arteko bilakaeran (2002ko abendua, 2001eko abenduaren aldean). Hala ere, badira alde txikiak igoera horretan: kontsumo-ondasunen prezioak % 2,5 goratu dira; bitarteko ondasunenak, % 2,4; eta ekipo-ondasunenak, azkenik, gutxiago hazi dira, % 1,0.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34-945 017 5060 Faxa: +34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez

Tel.: +34-945-01 75 06. Faxa: +34-945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AEKO INDUSTRI PREZIOAK % 0,6 IGO ZIREN 2002KO ABENDUAN

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001974_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali