2002/08/06ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA 2002ko bigarren hiruhilekoa

EUSKAL AE-KO TXIKIZKAKO SEKTOREKO SALMENTEK % 1,0EKO HAZKUNDE NOMINALA IZAN ZUTEN 2002KO BIGARREN HIRUHILEKOAN

Espezializatu gabeko txikizkako merkataritzak (% 3,6) espezializatuak edo tradiziozkoak (% -0,1) baino dinamismo handiagoa izan du.

Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektoreak salmenta gehiago izan zuen 2002ko bigarren hiruhilekoan (% 1,0ko gehikuntza) kopuru nominaletan, Eustatek emandako datuen arabera. Hala ere, kopuru errealetan, salmentak % 1,5 jaitsi dira, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.

Gune ertain eta handietako txikizkako salmentak (ez-espezializatua) % 3,6ko hazkunde nominala izan du bigarren hiruhilekoan. Prezioen igoeraren eragina kendu eta gero, urte arteko tasaren aldakuntza % -1,0koa da, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Tradiziozko txikizkako merkataritzaren (espezializatua) salmenta nominalak % -0,1 jaitsi dira 2002ko bigarren hiruhilekoan, 2001eko bigarren hiruhilekoaren aldean. Jaitsiera nominal hori, prezioen igoeraren eragina kenduta, % -1,8 bihurtzen da, kopuru errealetan.

Txikizkako merkataritzaren sektoreko landunek % 0,1eko hazkundea izan dute 2002ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean. Txikizkako merkataritza ez-espezializatuan enpleguaren hazkundea izan da (% 0,9), eta sektore espezializatu edo tradiziozkoan jaitsi egin da (% -0,1).

 

Lurraldeka banatuz gero, Araban izan da txikizkako merkataritzako salmenta nominalen hazkunderik handiena; % 2,7ko urte arteko hazkundea izan da, txikizkako merkataritza ez-espezializatuaren hazkundearengatik (% 4,0). Atzetik Bizkaia du, indize orokorreko aldakuntza positiboarekin (% 1,8). Gipuzkoan, aldiz, salmentek behera egin dute (%-0,8), merkataritza espezializatuak izandako jaitsiera gogorraren (% -3,6) ondorioz.

Kopuru errealetan, salmentek behera egin dute lurralde guztietan: Gipuzkoan % -3,2, Bizkaian % -0,8 eta Araban % -0,1.

2002ko lehenengo seihilekoan txikizkako merkataritzaren sektorean ziren landunen aldetik, gehikuntza metatua izan da hiru lurraldeetan, aurreko urteko seihileko beraren aldean. Hona hemen zenbatekoak: Araban % 5,8 eta Gipuzkoan % 2,5; aldiz, Bizkaian gehikuntza txikia izan da, % 0,2koa.

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.:+34-945 017 500 Faxa:+34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta

Tel.:+34-945 017 505 Faxa:+34-945 017 501 E-maila:

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus

 



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AEKO TXIKIZKAKO SEKTOREKO SALMENTEK % 1,0EKO HAZKUNDE NOMINALA IZAN ZUTEN 2002KO BIGARREN HIRUHILEKOAN

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Segundo trimestre de 2002
Eguneratze data : 
2002/08/06
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001934_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali