2002/07/19ko prentsa-oharra

 

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA) 2002ko 2. hiruhilekoa

LAN MERKATUAREN HOBEKUNTZA MAILAKATUAK EUSKAL AE-REN ETA EB-REN LANGABEZIA TASA BERDINDU DITU

Azken urtean biztanleria landuna 40.000 pertsona hazi zen

Eustatek hiru hilean behin zabaltzen duen Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko Inkestaren arabera, 2002ko bigarren hiruhilekoan, ia 888.400 landun zenbatu ziren, aurreko hiruhilekoan baino %1 gehiago. Langabeen kopurua 73.000 lagunena da, eta langabezia-tasa, %7,6rena, Europar Batasunaren biztanleria langabearen definizio harmonizatu berriaren arabera. Emaitza horiek beherapena ekarri dute langabeen kopuruan (-8.000) eta langabezia-tasan (ehuneko -0,8 puntu), 2002ko 1. hiruhilekoaren aldean. Aurreko horren guztiorren ondorioz, aktibotasun-tasa ehuneko 0,2 puntu igo da (%53,6).

Langabezia-tasa %7,6ra iritsi da, eta %4,9ra jaitsi da gizonezkoentzat

Langabeziaren definizio berriaren arabera, zeina aurreko hiruhilekoan hasi baitzen aplikatzen, Euskal AEko langabezia-tasa %7,6rena izan da bigarren hiruhileko horretan, biztanleria aktiboaren guztizkoaren aldean. Horren arabera, langabeen kopurua murriztu egin da (-8.000); langabezia-tasan, berriz, 0,8ren murrizpena izan da azken hiru hilabetean.

Nahiz eta sexuka ere ehuneko ia puntu bat murriztu diren aurreko hiruhilekoaren aldean, haien arteko aldeak oraindik ere zorrotzak dira, zeren emakumezkoen langabezia-tasa (%11,5) gizonezkoena (%4,9) baino bi aldiz handiagoa baita.

Langabezia-tasa hiru herrialde historikoetan murriztu da. Arabako eta Gipuzkoako langabezia-tasa baxuak (%6,9 eta %5,9renak, hurrenez hurre), ez dute gorabehera handirik izan (ehuneko -0,3 puntu); Bizkaian, aldiz, (orain %8,9rena da haren tasa) murrizpena 1,3 punturena izan da.

Euskal AEko langabezia-tasak Europar Batasuneko herrialdeetakoena berdindu du

Europar Batasuneko herrialdeetako langabezia-tasa, EUROSTATen arabera –Europar Batasunaren Estatistika Bulegoaren arabera– %7,6rena izan da 2002ko maiatzean, Euskal AEk 2002ko bigarren hiruhilekoan izan duena bera, biztanleria langabearen definizio homogeneoari jarraituz. Euroguneko herrialdeei dagokienez, langabezia-tasa zertxobait altuagoa da (%8,3).

Biztanleria langabea 73.000 pertsonarena da 2002ko bigarren hiruhilekoan, duela hiru hilabete baino 7.600 gutxiago. Gizonezko langabeen (-4.900) eta emakumezko langabeen (-3.000) kopurua jaitsi da. Araban talde hori 10.100 pertsonarena da (-400), Bizkaian 44.300ena (-6.800) eta Gipuzkoan 18.700ena (-700). Azkenik, jaitsi egin da lehen enpleguaren bila dabiltzan langabeen kopurua (-3.300); duela bi urte edo gehiagotik enplegu bila dabiltzanenak, berriz, 20.000 bat pertsona, igo egin da (+1.200). Azken talde horrek langabeen guztizkoaren laurden batetik goraxe pilatzen du.

Biztanleria landunaren joera goranzkoa da oraindik

Biztanle landunen kopurua, 2002ko bigarren hiruhileko horretan, 888.400ena da, hau da, duela hiru hilabete baino 9.500 gehiago. Landunen kopuru horrek beste maximo bat ezarri du. Horrekin, ez da eten azken bost hiruhilekoetako goranzko joera; horietako hiruhileko bakoitzean, biztanleria landuna 10.000 bat pertsona igo da. Herrialde historikoka, Arabak ia aurreko emaitza errepikatu du (+100 biztanle); Gipuzkoak eta Bizkaiak, aldiz, nabarmen igo dute landunen kopurua (+5.000 eta +4.300, hurrenez hurren). Igoerak gizonezkoak (+2.900) baino emakumezko (+6.600) gehiago mesedetu ditu.

Azken hiru hilabeteetan igo egin da landunen kopurua lau sektore ekonomikoetan: industrian eta zerbitzuetan; 3.000na pertsona kasu bakoitzean; eraikuntzan, 2.400 pertsona eta, neurri txikiagoan, nekazaritzan (+1.100).

Landunen kopuruaren igoerarekin, enplegu-tasa ere igo egin da, hau da, biztanle landunen ehunekoa, 16 urtetik 64 urte arterainoko biztanleriaren guztizkoaren aldean, biak barne. 2002ko bigarren hiruhilekoan, ehuneko hori %62,6ra iritsi da (aurreko hiruhilekoan baino ehuneko ia puntu bat gehiago), eta alde nabarmenak daude gizonezkoen (lan egiteko adinean dauden 100 gizonezkotik 75,8) eta emakumezkoen (100etik 49,2) artean.

Etxeguneen sailkapenean, jaitsi egin dira aktibo guztiak langabezian dituzten etxeguneak (-2.200); igo egin da, aldiz, gainerako motetako etxeguneen kopurua: aktibo 1 edo gehiagoko etxeguneak, bai eta aktiborik gabeko etxeguneak, eta, bereziki, kide aktibo guztiak lanean dituzten etxeguneak (+6.500).

Duela 12 hilabete baino ia 40.000 biztanle landun gehiago

Biztanleria landuna hazi egin da, 2001eko bigarren hiruhilekoaren aldean (41.500 biztanle gehiago), hau da, ia %5. Igoera hori %9rena izan da gutxi gorabehera emakumezkoentzat, eta %2,4rena, gizonezkoentzat. Herrialde historikoka, ez dago alde erlatibo handirik; izan ere, azken 12 hilabeteetako landun-kopurua %5 igo da hiru herrialdeetariko bakoitzean.

Azken urtean zehar, jaitsi egin da landunen kopurua industrian (%-1,7), eta %6,3 igo da eraikuntzaren sektorean, eta %8,4, zerbitzuenean. Aldi horretan berean, enplegu-
-tasa ehuneko 3,2 puntu igo da.

Langabezia-tasa 2,4 puntu jaitsi da azken urtean, eta ia 4 emakumeena

Alderatze-xedeekin, 2001eko bigarren hiruhilekoko langabezia-tasa %10ean zenbatetsi da, definizio berriarekin. Beraz, azken urte horretarako zenbatetsitako jaitsiera ehuneko 2,4 punturena da guztizko biztanlerian, ia bi puntu gizonezkoentzat eta 4 puntu ingurukoa emakumeentzat. Herrialdeka, jaitsiera 1,5 punturena da Araban eta Gipuzkoan, eta 3,2rena Bizkaian.

 

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34-945-01 75 00. Fax:+34-945-01 75 01. E-mail: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Elena Goni Rementeria

Tel:+34-945-01 75 33. Fax:+34-945-01 75 01.

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

LAN MERKATUAREN HOBEKUNTZA MAILAKATUAK EUSKAL AE-REN ETA EB-REN LANGABEZIA TASA BERDINDU DITU

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2002
Eguneratze data : 
2002/07/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001929_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali