2003/01/17ko prentsa-oharra

 

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA) 2002ko 4. hiruhilekoa

OKUPAZIOA JAITSI ETA LANGABEZIA-TASA IGO EGIN DIRA EUSKAL AE-N 2002KO LAURGARREN HIRUHILEKOAN

Azken 12 hilabeteetako balantzeak okupazioaren %3ko gehikuntza eta langabezia-tasaren ia ehuneko puntu bateko hazkundea azaltzen ditu.

Eustatek zabaltzen duen Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko Inkestaren arabera, 2002ko laugarren hiruhilekoan, ia 891.200 landun zenbatu ziren, aurreko hiruhilekoan baino %0,4 gutxiago. Bestalde, langabeen kopurua 88.000 lagunekoa da, eta langabezia-tasa biztanleria aktiboaren %9koa.

2002ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz, langabetuen taldeak 7.700 laguneko gorakada izan du eta langabezia-tasak ehuneko zazpi hamarrenekoa. Biztanleria landuna eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa pixka bat igo eta %54,6ra heldu da 2002ko laugarren hiruhilekoan.

Langabezia-tasa igo egin da Araba eta Gipuzkoan eta jaitsi Bizkaian

Langabezia-tasa hazi egin da aztertutako ia talde guztietan, Bizkaiko Lurralde Historikoan izan ezik, %9,6 jaitsi baita, duela hiru hilabete baino 4 hamarren gutxiago, altuena izaten jarraitzen duen arren. Araban %7,8 igo da eta Gipuzkoan %8,5, ehuneko bina puntu inguru.

Honenbestez, gizonezkoen langabezia-tasa %6,6ra igo da (ehuneko puntu bat gehiago) eta emakumeena, askoz ere altuagoa, %12,4era (bi hamarren gehiago). Gazteen langabezia-tasa ehuneko bi puntu baino gehiago hazi eta %21era heldu da (gehien hazi dena) eta 16tik 24 urte bitarteko 5 gazte aktibotik bat harrapatzen du.

Euskal AEko langabezia-tasa Euroguneko herrialdeena baino sei hamarren altuagoa da, joan den azaroan %8,4ra iritsi baitziren (EUROSTAT). Beste aldi batzuetan bezala, Europar Batasuneko guztizko tasa Eurogunekoa baino baxuagoa da (% 7,7koa). Biak hazi dira hamarren bana abuztutik.

Euskal AEn 88.000 langabetu zenbatu dira 2002ko bukaeran

Langabetuen kopurua aztertutako ia talde guztietan igo da, aurrean aipatutako Bizkaiko kasuan salbu, 1.900 laguneko jaitsiera izan baitu eta 48.800 laguneko taldeari eragin dio. Gipuzkoan langabetuen taldea 27.400 lagunekoa da eta Araban 11.700ekoa, beraz, 6.600 eta 2.900 laguneko igoera izan dute, hurrenez hurren.

Duela bi urte edo gehiagotik enplegu bila dabiltzan langabetuak 15.300 lagun dira (1.300 gutxiago) eta langabeen guztizkoarekiko proportzioa duela hiru hilabete baino txikiagoa da (%21etik %17 pasatu da aldi horretan).

Biztanleria landunak 3.300 lagun gutxiago ditu hiruhileko honetan

Biztanle landunen kopurua, 2002ko laugarren hiruhileko horretan, 891.200ekoa da, hau da, duela hiru hilabete baino 3.300 gutxiago. Herrialde historikoka, Araban eta Bizkaian 700 eta 1.200 landun gehiago daude, hurrenez hurren, eta Gipuzkoan, aldiz, 5.200 lagun gutxiago.

Biztanleria landunaren jaitsierak gizonezkoei bakarrik eragin die (11.300 gutxiago ari dira lanean) eta emakumeek, aldiz, aurreko emaitza hobetu egin dute (8.100 landun gehiago).

Aurreko hiruhilekoaren aldean, landunen kopurua jaitsi egin da industria eta eraikuntza sektoreetan (5.600 eta 2.400 lagun, hurrenez hurren). Zerbitzuen sektorean 3.500 lagun gehiago dira eta nekazaritzan 1.400 gehiago.

Enplegu-tasa (landunen ehunekoa 16tik 24 urtera bitarteko biztanleriaren guztizkoarekiko ) %62,8an kokatu da, duela hiru hilabete baino ehuneko 2 hamarren gutxiago. Lan egiten duten gizonezkoen proportzioa lan egiteko adina dutenekiko %75,1era jaitsi da (ehuneko 1,4 puntu gutxiago) eta emakumeena, aldiz, %50,4ra igo da (puntu bat baino gehiago).

Herrialde historikoka, enplegu-tasarik altuena Arabak du oraindik ere, % 67,7koa, puntu erdi hazi baita. Bizkaikoa %60,2koa da eta ia ez da aldatu (ehuneko +0,1 puntu). Azkenik, Gipuzkoakoa puntu bat jaitsi eta %65,1era heldu da.

Erreferentziatzat etxeguneak hartuz gero, aktibo guztiak langabezian dituzten etxeguneak 800 gutxiago dira, eta kide aktibo guztiak lanean dituzten etxeguneak berriz, 6.300 gutxiago.

Duela urtebete baino 26.400 biztanle landun gehiago eta hazkundeak hiru herrialdeetan

Biztanleria landuna hazi egin da, 2001eko laugarren hiruhilekoaren aldean eta 26.400 landun gehiago dira, hau da, %3. Igoera hori %6 ingurukoa izan da emakumezkoentzat, eta %1ekoa, gizonezkoentzat. Lurralde Historikoka, hazkunderik garrantzitsuena Bizkaikoa izan da (%+4,3) eta Araba eta Gipuzkoakoak ia %2koak izan dira azken 12 hilabeteetan.

Azken urtean zehar, berriro ere jaitsi egin da landunen kopurua industrian, %3,9 jaitsi da landunen kopurua sektorean, eta igo egin da eraikuntzaren eta zerbitzuen sektoreetan, %10,6 eta %4,7, hurrenez hurren. Aldi horretan berean, enplegu-
-tasa ehuneko 2,2 puntu igo da.

Langabezia-tasa ehuneko 9 hamarren hazi da azken urtean

Azken 12 hilabeteotan langabezia-tasa ehuneko 0,9 puntu hazi da, puntu bat baino zertxobait gehiago gizonezkoentzat eta 3 hamarren emakumezkoentzat. Herrialdeka, igoera 2,1 puntukoa izan da Araban eta Gipuzkoan, eta Bizkaian 2 hamarren jaitsi da tasa.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA BJA

Iturria: EUSTAT

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34-945-01 75 00. Faxa:+34-945-01 75 01. E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Elena Goni Rementeria

Tel:+34-945-01 75 33. Faxa:+34-945-01 75 01.

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

OKUPAZIOA JAITSI ETA LANGABEZIA-TASA IGO EGIN DIRA EUSKAL AE-N 2002KO LAURGARREN HIRUHILEKOAN

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2002
Eguneratze data : 
2003/01/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001972_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali