HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2001EKO AZKEN HIRUHILEKOAN,...

2002/06/20ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2001eko 4. hiruhilekoa

2001EKO AZKEN HIRUHILEKOAN, EZKONTZAK %13,7 JAITSI ZIREN, AURREKO URTEKO ALDI BERAREN ALDEAN

 

2001. urtean zehar bildutako datuekin, %6,5en beherapena egiaztatzen da, 2000. urtean ospatutako ezkontzen aldean

2001. urtean, Euskal AEko biztanleen ezkontza-kopurua 9.706ra iritsi da. Euskaditik kanpo ospatutako ezkontzei buruzko daturik ez dugularik, aurreko urtean baino 680 ezkontza gutxiago ospatu dira, Eustaten datuen arabera. Ezkontza zibilen kopurua 2000n baino handiagoa da, eta guztizkoaren %33 hartu dute.

2001eko laugarren hiruhileko horretako 1.936 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 1.862 gizonezko eta 1.915 emakumezko ezkondu dira. Senarren artean, 1.737k (%93,3k) lehen ezkontza izan dute; 16 alargun eta 109 dibortziatu berriro ezkondu dira. Lehen aldiz ezkondutako emakumezkoen ehunekoa gizonezkoenari gailentzen zaio: emakumezkoen artean, 1.788 ezkongai (%93,4), 18 alargun eta 109 dibortziatu ezkondu ziren.

Hiruhileko horretan zertxobait gutxitu da ezkontza zibilen kopurua, aurreko urteko aldi beraren aldean, eta 2000ko 827tik 2001eko 800ra pasa dira. Bestalde, ohi denez, urteko azken hilabete horietan udako hilabeteetan (%26,9) baino ezkontza zibilen kopuru handiagoa (%41,3) izaten da, urteko 10 ezkontzatik 4 ospatzen baitira.

Senar-emazteak ezkongaien adinaren arabera banatuz gero, 2001eko laugarren hiruhilekoan, senarren %66,8k 30 urtetik gora zituen; emazteen artean, berriz, ehuneko horrek %50,8 hartzen zuen. Proportzio horiek aurreko urteko hiruhileko berekoak baino altuagoak dira.

2001. urte osoari dagokionez, senarren %62,4 eta emazteen %43,5 30 urte edo gehiagorekin ezkondu ziren. Ehuneko horiek aurreko urtekoak baino altuagoak dira, batez ere emakumeengan, %40ra iritsi baitira; gizonezkoengan, berriz, %61ekoa zen.

 

Ezkontzen hilez hileko mugimendua

 

 

Argibide gehiagorako, deitu hona:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel:+34-945-01 75 00 Fax:+34-945-01 75 01 E-mail: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Teresa Remirez de Ganuza Zabalo

Tel:+34-945-01 75 34 Fax:+34-945-01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2001EKO AZKEN HIRUHILEKOAN, EZKONTZAK %13,7 JAITSI ZIREN, AURREKO URTEKO ALDI BERAREN ALDEAN

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2001
Eguneratze data : 
2002/06/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001921_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali