2002/09/03ko prentsa-oharra

 

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2002ko uztaila

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZE OROKORRAK
BERE HORRETAN IRAUN ZUEN 2002KO UZTAILEAN

 

Urte arteko hazkunde-tasa (2002ko uztailekoa, 2001eko uztailekoarekin alderatuta) % 2,0koa izan da.

2002ko uztailean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indize Orokorraren balioak ez ziren aldatu, Eustaten datuen arabera. Urte arteko aldakuntzari (2002ko uztaila, 2001eko uztailaren aldean) begiratuz gero, % 2,0koa izan da kostuen goratzea; aurreko abenduaren aldean, berriz, % 2,6 igo da tasa lehenengo zazpi hilabetean.

Uztailean, lehengaien kostuek nahiz lan-eskuaren kostuek bere horretan iraun dute, aurreko balioetan. Hala ere, urte arteko aldian, lan-eskuaren kostuek % 4,0ko igoera izan dute; lehengaien kostuek, berriz, % 0,7koa.

Eraikinak eta obra zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan dute uztailean: balioak mantendu egin dituzte lehenengoen lehengaien kostuek (% 0,0), eta % 0,! jaitsi dira bigarrenarenak. Alde txikiok, era berean, urte arteko bilakaeran gertatu dira, zeren bi azpisektore horietako lehengaien kostuek, uztailean, % 0,7ko tasa lortu baitute eraikinak atalean eta % 0,6koa obra zibila atalean, aurreko urteko hil beraren aldean.

Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2002ko uztailean, hauek izan dituzte prezio-jaitsierarik handienak: asfaltozko produktuek (% -3,4), leherkariek eta gasek (% -1,9) eta olioek eta koipeek (% -1,6), besteak beste.

Prezioen urte arteko bilakaeran, igoera nabarmenenak kontsumitutako produktuen artean ageri dira: makineria erabilirako osagarriak (% 5,2), pinturak eta bernizak (% 5,1), laneko arropak (% 4,2), zementu artifiziala (% 4,2) eta metalezko bestelako gaiak (% 4,1), eta besteak beste.

 

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 017 500. Faxa: 945 017 501. E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta

Tel.: 945 017 505. Faxa: 945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZE OROKORRAK BERE HORRETAN IRAUN ZUEN 2002KO UZTAILEAN

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Julio de 2002
Eguneratze data : 
2002/09/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001937_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali