2003/02/28ko prentsa-oharra

 

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2003ko urtarrila

EUSKAL AE-KO ERAIKUNTZAREN KOSTUAK %2,2 IGO ZIREN 2003KO URTARRILEAN

 

Urte arteko hazkunde-tasa (2003ko urtarrila, 2002ko urtarrilarekin alderatuta) %3,0koa izan da.

 

2003ko urtarrilean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indize Orokorra %2,2 igo zen eta urtarrilerako urte arteko tasa %3,0ra iritsi zen, Eustaten datuen arabera. Lan--eskuaren kostuaren hazkundeak (%4,0) markatu du urtarrileko indize orokorra, beste osagaia, lehengaien kostua, %1,0 besterik ez baita igo aldi horretan.

Urte arteko aldakuntza-tasak, 1995-2003

(*)eskainitako gehikuntza urtarrileko urte artekoa da.

Iturria: EUSTAT

 

Urte arteko aldian (2003ko urtarrila, 2002ko urtarrilarekin alderatuta), lan-eskuaren kostuak %4,0ko igoera izan du; lehengaien kostuek, berriz, %2,3koa.

2003ko urtarrileko guztizko kostuen hazkundea antzera banatzen da bi azpisektore nagusien artean: obra zibila azpisektoreko kostuak (%2,5) pixka bat gehiago igo dira Eraikinak azpisektorekoak (%2,1) baino. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran ere, gehiago igo dira Obra zibilekoak (%3,8) Eraikinekoak (%2,7) baino.

Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, 2003ko urtarrilean, hauek izan dituzte inflazio-tasarik handienak: petroliotik eratorriak (%6,6), zementu artifiziala (%4,2) eta produktu asfaltikoak (%3,3). Eta bestalde, hileko batez besteko prezioen jaitsiera honako lehengaiek izan dituzte: kristala (%-1,8), bulego-materiala (%-1,0) eta burdina eta altzairua (%-0,1).

 

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 017 500. Faxa: 945 017 501. E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Enrique Morales Zubizarreta

Tel.: 945 017 505. Faxa: 945 017 501

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSKAL AE-KO ERAIKUNTZAREN KOSTUAK %2,2 IGO ZIREN 2003KO URTARRILEAN

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Enero de 2003
Eguneratze data : 
2003/02/28
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0001984_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali