2002ko abuztuan, % 0,7 jaitsi zen Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizea, aurreko urteko hil beraren aldean, Eustatek eskainitako datuen arabera. Jaitsiera hori, ordea, % 2,3ko igoera bihurtzen da, jaiegunen eragina zuzenduta, balio homogeneotan neurtuta. Izan ere, joan den abuztuak 2001eko abuztuak baino lanegun bat gutxiago izan du. Horiek horrela, urteko lehen zortzi hileko tasa metatuak % 1,3ko murriztea izan du, aurreko urteko aldi beraren aldean, balio absolututan. Jaiegunen eragina zuzenduta, berriz, murrizte hori % 0,5ekoa da, balio homogeneotan.
2002ko abuztuan, urte arteko aldakuntzarik positiboenak sektore hauei egokitu zaizkie: larruaren eta oinetakoen industria; garraio-materiala; metalezko eta ez-metalezko meak; papera, argitalpena eta arte grafikoak; metalgintza eta metalezko gaiak; ez-metalezko industria; eta makineria, besteak beste.
Urte arteko tasarik negatiboenak, besteak beste, honako hauek izan dituzte: petrolioa fintzea (% -27,1), bestelako manufakturak (%-15,8), energia elektrikoa, gasa eta ura (% -13,9), ehungintza eta jantzigintza (% -8,7), kautxua eta plastikoa (% -4,3) eta kimika-industria (% -2,9) arloek, batik bat.
Urteko lehenengo zortzi hileko balantzean, balio absolututan, % 1,1 igo da kontsumo-ondasunen indizea, eta jaitsi, aldiz, ekipo-ondasunena (% -2,1) eta bitarteko ondasunena (% -1,0).
Industri Produkzioaren Indize Orokorreko aldakuntzak, abuztuan, aurreko urteko hil beraren aldean, zeinu desberdinekoa izan da hiru herrialdeetan: Araban % +3,0, Bizkaian % -2,9 eta Gipuzkoan % +0,6.
Urteko lehenengo zortzi hileko balantzean, jaiegunen eragina zuzendu gabe, lurralde guztien bilakaerak zeinu bera du, baina neurri pixka bat ezberdinean. Bizkaian, % 1,6ko jaitsiera jazo da. Ondoren, Gipuzkoa dator, % 1,4 baino gutxiagoko beheratzea izan baitu. Azkenik, Arabak apaltze txikiena izan du, % 0,4koa.