HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2001 URTEAN 17.647 JAIOTZA...

2003/03/7ko prentsa-oharra

 

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2001 urtea

 

2001 URTEAN 17.647 JAIOTZA ERREGISTRATU ZIREN, AURREKO URTEAN BAINO %1,9 GEHIAGO

Araban bakarrik gutxitu ziren jaiotzak.

EUSTATen datuen arabera, 2001. urtean, Euskal AEn 17.647 jaiotza izan ziren, hots, 2000n baino %1,9 gehiago. Gipuzkoan gertatu zen gehikuntzarik handiena, %2,7koa izan baitzen; ondoren, Bizkaian %2,5ekoa eta Araban, berriz, %2,1eko jaitsiera izan zen.

Jaiotza-kopurua mila biztanleko 8,5ekoa izan zen, Europar Batasuneko baxuenetakoa. Zifrarik handiena Gipuzkoakoa (9,2) izan zen, ondoren Arabakoa (8,5) eta gero Bizkaikoa (‰8,1).

1976an hasitako jaiotzen beheranzko joera nabarmena moteldu egin zen 1980ko hamarkadaren bukaera aldetik aurrera, eta mailarik baxuenera 1994an heldu zen. 2001eko zifretan, aurrera jarraitzen du 1995ean hasi eta 1998 ahuldutako goranzko joera txikiak.

2001 urtean seme-alabaren bat izan zuten emakumeen %74k hogeita hamar urte edo gehiago zituen. Talderik ugariena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeena da, jaiotza guztien %46,1 eman baitu. Beste alde batetik, 2000. urtearekin erkatuta, handitu egin da 35 urtetik gora izanda ama izan direnen taldea, oraingoan ere handiagoa baita 25 eta 29 urte bitartekoena baino.

Hazken hamar urtean, urritu egin dira ama izan direnen 30 urtetik beherako adin talde guztiak. Hartara, 20 urtetik behera ama izan direnen ehunekoa erdira jaitsi da, eta 20 eta 24 urte bitartekoak 6 puntu urritu dira, %4,2 izateraino. Beherakada are handiagoa da (16 puntu) 25 eta 29 urte bitartekoen taldean; eta 2001. urtean, ama izan zirenen %20,7 izan ziren. Aitzitik, bikoitzera baino gehiagora gehitu da 35 edo urte gehiagorekin ama izan direnen taldea.

Jaiotza-ordenaren arabera, 2001. urtean lehen seme-alabak %57 baino gehiago izan ziren jada (aurreko urtekoaren antzeko ehunekoa). Hirugarren eta ondorengo seme-alabak, ordea, %5,9 besterik ez ziren izan.

2001. urtean, guraso ezkongabeak zituztela jaiotakoak 2.875 izan ziren. Bestela esanda, halakoak izan ziren jaiotzen %16,3, 2000n (%15,2) baino gehixeago.

Erditzeak 17.405 izan ziren: horietatik 17.111, bakunak; 277, bikoitzak; 15, hirukoitzak eta 2 laukoitzak.

Jaiotakoen artean, 100 gizalabako 108 gizasemerena izan zen sexuen erlazioa. Batez beste, 3.289 gramoko pisua izan zuten gizasemeek; eta gizalabek, 3.170 gramokoa.

1. taula: Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekua den Lurralde Historikoaren arabera.

Iturria: EUSTAT.

 

 

Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.:+34-945 017 500 Faxa:+34-945 017 501 E-maila: eustat@eustat.eus

Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández

Tel.:+34-945 01 75 49 Faxa:+34-945 01 75 01

Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus



  Informazio gehiago


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2001 URTEAN 17.647 JAIOTZA ERREGISTRATU ZIREN, AURREKO URTEAN BAINO %1,9 GEHIAGO

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2003/03/07
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002002_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali