2003/04/11ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA (IGI FAMILIAK) 2002ko 4. hiruhilekoa



Banka elektronikoaren hiru erabiltzailetik batek kutxen lekuak aukeratzen ditu



GOOGLE bilatzaileak erritmo handian hazten jarraitzen du.


Banku, aurrezki-kutxa eta informazio finantzarioko bestelako web-ek 72.600 aipamen izan dituzte, 2002ko 2. hiruhilekoan baino %3,5 gehiago, eta horietatik %68 kutxei dagozkie, EUSTATek 2002ko 4. hiruhilekoaren inguruan emandako datuen arabera. Web-mota horien artean, CAJALABORAL.ES (20.900rekin) dugu sarearen erabiltzaileen gustukoena eta ondoren, BBK.ES eta KUTXA.NET.


15 urtetik gorako euskal Internet-erabiltzaileek gehien bisitatzen dituzten weben rankingaren buruan egunkari digitalak daude oraindik ere: guztira 190.300 aipamen izan dituzte, 2002ko bigarren hiruhilekoan baino 6.300 gehiago.


Internet erabiltzaileek gehien aipatzen dituzten 20 WEBen rankinga.

2002ko II. eta IV. hiruhilekoak. Milatan.


Iturria: Eustat


ELCORREODIGITAL.COM da oraindik ere web orrialde aipatuena, prentsa digitalen webak nagusitzen diren panoraman. Gainera, aurreko seihilekoaren aldean hazkunderik handiena izan duten lau webetatik hiru egunkariak dira: ELCORREODIGITAL.COM nabarmentzen da 12.100 aipamen gehiagorekin, eta ondoren ELPAIS.ES eta MARCA.ES 9.300 eta 5.700 aipamen gehiagorekin, hurrenez hurren.


Hala ere, web-mota honetakoak dira internauten zaletasunetan atzerakada handienak izen dituzten biak: ELDIARIOVASCO.COM (-6.600) eta ELMUNDO.ES (-6.700).


Unibertsitateen orrialdeak – EHU.ES, DEUSTO.ES y UNED.ES – ia berdin mantendu dira eta Euskal Herriko Unibertsitatearen gehikuntza nabarmentzen da (3.800 aipamen gehiago). Guztien artean, 4.200 aipamen irabazi dituzte, aurreko aldiko datuen aldean.


Gehien aipatzen diren 15 interneteko atarien rankinga.

2002ko II. eta IV. hiruhilekoa. Milatan.

Iturria:Eustat


GOOGLE da Internet erabiltzaileek gehien aipatzen duten bilatzailea eta hiruhileko honetan 377.600 lagunek aipatu dute, duela sei hilabete baino %43 gehiagok. Bigarren bilatzailea YAHOO dugu eta gogokoenetik gehiago urruntzen ari da (158.300), urtebete lehenago lehenengo postuan egon zen arren.


Gainerako bilatzaileek pisua galdu dute, HOTMAILek izan ezin.


Internet-erabiltzaileen 3tik 1 jada egunero konektatzen da sarera eta konexioen iraupena, batez beste, 9 minutu luzatu da.


Noizbehinkako Internet-erabiltzaileak (hilean behin baino gutxiagotan konektatzen direnak) mantendu egin dira 2002ko bigarren hiruhilekotik eta egun internauten %6 besterik ez dira. Astero konektatzen direnak, aldiz, gehitu egin dira. Batez besteko iraupena ia 9 minutu igo eta 59,1era iritsi da.


Internet-erabiltzaileen %86k posta elektronikoa erabiltzen du eta bi herenek baino gehiagok asteroko edo gutxiagoko maiztasunarekin.


2002. urtean, modu neurritsuan hazten joan dira e-postaren erabiltzaileak (ehuneko ia 5 puntu) eta erabilera-maiztasuna berdin: 2002ko 1. hiruhilekoan %64k erabiltzen zuen astero edo sarriago eta azkeneko hartualdian ehuneko hori %68,3ra iritsi da.

Sarea txateatzeko erabiltzen duten internautak, berriz, gero eta gutxiago dira eta %3 gehitu dira Internet bidez inoiz txateatu ez dutela diotenak.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Celia Muro
Tlf:+34-945-01 75 34 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Banka elektronikoaren hiru erabiltzailetik batek kutxen lekuak aukeratzen ditu

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre 2002
Eguneratze data : 
2003/04/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002055_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali