2003/04/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI) 2003ko MARTXOA


Bidaiarien sarrerak %7 eta gaualdiak %12 gutxitu dira 2003ko martxoan


Bidaiarien eta gaualdien jaitsieran kontuan hartu behar da, urte arteko konparazioa egiterakoan, 2002ko Aste Santua martxoan izan zela.


Emaitzak interpretatzerakoan kontuan hartu behar da ez daukagula informazio homogeneorik bidaiarien sarreren eta gaualdien urte arteko bilakaera neurtzeko, 2002an Aste Santua martxoan izan zelako eta aurten apirilean. Beraz, bilakaera deskribatzailea besterik ez da emango martxoko urte arteko emaitzetan.


2003ko martxoan, 121.163 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 8.500 sarrera gutxiago, hau da, %7ko jaitsiera, EUSTATek eskainitako datuen arabera. Bidaiari-sarrerek eragin desberdina izan dute hiru herrialdeetan. Bizkaian, Aste Santuaren inguruan aipatutakoa kontuan hartuta ere, egonkor mantendu dira (%0), Araban %5 jaitsi dira eta Gipuzkoan jaitsiera nabarmenagoa izan da, %13koa, hain zuzen ere.


Estatuko bidaiarien sarrerak %5 gutxitu dira Euskal AE osoan. Atzerriko bidaiarien kopurua, berriz, %11 urritu da. Estatuko bidaiariak %6 gehitu dira Bizkaian, eta jaitsi egin dira bai Araban (%-6) bai Gipuzkoan (%-15). Atzerriko bisitarien kopurua jaitsi egin da hiru herrialdeetan: Araban (%-3), Bizkaian (%-17) eta Gipuzkoan (%-6).


2003ko martxoan, 214.992 gaualdi erregistratu dira. Horrenbestez, aurreko urteko hil berean baino ia 39.000 gutxiago izan dira, hau da, %12 gutxitu dira. Egindako gaualdien kopurua herrialde guztietan jaitsi da, intentsitateak desberdinak izan badira ere: %5 jaitsi da Bizkaian, eta Araban eta Gipuzkoan, nabarmenagoak izan dira jaitsierak, %-16 eta %-17 gutxitu baitira, hurrenez hurren.


Bidaiarien batez besteko egonaldia, iazko martxoko 1,88 egunetatik aurtengo martxoko 1,77 egunetara laburtu da. Laburtze horrek hiru herrialdeei eragin die. Plazen betetze-maila ere jaitsi egin da, 2002ko martxoko %46,57tik aurtengo martxoko %39,30era.


Nekazalturismoa: %20 jaitsi dira bidaiarien sarrerak eta %36 gaualdiak.


Euskal AEko nekazalturismoko establezimenduetan, 6.154 bidaiari-sarrera zenbatu dira 2003ko martxoan, aurreko urteko hil berean baino %20 gutxiago: %33 urritu dira Araban, %26 Bizkaian, eta %10 Gipuzkoan. Euskal AE osoan erregistratutako jaitsieraren eragileak estatuko bisitariak (%-21) zein atzerrikoak (%-10) izan dira.


Nekazalturismoaren sektorean 11.393 gaualdi egin dituzte, 2002ko martxoan baino %36 gutxiago eta herrialde guztietan jaitsi dira nabarmen: Araban %51, Bizkaian %43 Gipuzkoan %24.


Bidaiariko batez besteko egonaldia ere laburtu egin da, iazko martxoko 2,31 egunetatik aurtengo martxoko 1,85 egunetara. Hau da, %20 murriztu dira. Ildo berean, plazen betetze-maila %40 jaitsi da.

Berriro ere esan behar da urte arteko konparazioa distortsionatuta ikusten dela 2002an Aste Santua martxoan izan zelako.






Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Perez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top



Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak %7 eta gaualdiak %12 gutxitu dira 2003ko martxoan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
EETR MARZO DE 2003
Eguneratze data : 
2003/04/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002058_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali