2003/04/16ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA) 2003ko 1. hiruhilekoa



Landunak pixka bat jaitsi dira eta langabezia-tasa mantendu egin da euskal AEn 2003ko lehenengo hiruhilekoan



Gipuzkoan bakarrik gehitu dira landunak eta Araban bakarrik langabezia.


Eustatek zabaltzen duen Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko Inkestaren arabera, 2003ko lehenengo hiruhilekoan, 887.400 landun zenbatu ziren, aurreko hiruhilekoan baino %0,4 gutxiago. Bestalde, langabeen kopurua 88.500 lagunekoa da, eta langabezia-tasa biztanleria aktiboaren %9,1ekoa.


Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, langabetuen taldeak 500 laguneko gorakada izan du eta langabezia-tasak ehuneko hamarren batekoa. Biztanleria landuna eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa apenas aldatu eta %54,4ra heldu da 2003ko lehenengo hiruhilekoan.


Langabezia-tasa Araban bakarrik igo da eta egonkor mantendu da gainerako herrialdeetan.


Araba izan da langabezia-tasa handitu duen herrialde bakarra, ehuneko puntu bat igo eta %8,9ra iritsi da. Bizkaiak 2002ko laugarren hiruhilekoko %9,6ko tasari eutsi dio eta Gipuzkoak ere eutsi egin dio hiru herrialdeetako tasa baxuenari (%8,4).


Honenbestez, gizonezkoen langabezia-tasa %7,1era igo da (ehuneko puntu erdi baino zertxobait gehiago) eta emakumeena, askoz ere altuagoa izan arren (%11,8koa), sei hamarren jaitsi da. Gazteen langabezia-tasa ehuneko puntu bat eta erdi inguru hazi eta %22,4ra heldu da eta 16tik 24 urte bitarteko 5 gazte aktibotik bat baino gehiago harrapatzen du.


Euskal AEko langabezia-tasa Euroguneko herrialdeenetik oso hurbil dago oraindik ere eta apenas ditu lau hamarren gehiago, joan den otsailean %8,4ra iritsi baitziren herrialde horiek (EUROSTAT). Beste aldi batzuetan bezala, Europar Batasuneko guztizko tasa (%7,9koa) Eurogunekoa baino baxuagoa da. Biak hazi dira bina hamarren azarotik.


Emakumeen langabezia-tasa jaitsi egin da eta 2.500 langabetu gutxiago ditu eta gizonezkoena, ostera, 3.100 langabetu gehiagorekin, hazi egin da.


Tasetan igartzen ez den arren, Bizkaiak 700 langabetu galdu ditu eta orain langabeziak 48.100 laguni eragiten die. Gipuzkoan langabetuen taldea 27.400 lagunekoa da eta duela hiru hilabete baino 200 lagun gutxiago ditu. Araban 13.200 dira langabetuak eta 1.500 laguneko igoera izan dute.


Emakume langabeen kolektiboak 47.700 lagun hartzen ditu eta 2.500 lagun galdu ditu. 45 urte eta gehiagokoen langabetu-kopurua ere jaitsi egin da eta 1.600 lagun gutxiago dira.


Lehenengo lanaren bila dabiltzanen artean ere, langabetuen zifran 1.900 gutxiago dira, baina hala ere, 12.400 dira egoera horretan daudenak.


Bestalde, gizonezko langabetuen kopurua (+3.100), 16 urtetik 24ra bitarteko gazteena (+1.500) eta 25 urtetik 44ra bitartekoena ere (+600) igo egin dira.


Gipuzkoak 1.400 landun irabazi ditu, eta Arabak eta Bizkaiak 2.100 eta 3.100 galdu dituzte, hurrenez hurren, 2003ko lehenengo hiruhilekoan.


Biztanle landunen kopurua 887.400ekoa da, hau da, duela hiru hilabete baino 3.800 gutxiago. Herrialde historikoka, Araban eta Bizkaian 2.100 eta 3.100 landun gutxiago daude, hurrenez hurren, eta Gipuzkoan, aldiz, 1.400 lagun gehiago.


1. grafikoa: Biztanleria landunaren joera, 1985etik (milakotan)

Iturria: EUSTAT


Biztanleria landunaren jaitsierak, sexuari dagokionez, gizonezkoei bakarrik eragin die (5.100 gutxiago ari dira lanean) eta emakumeek, aldiz, aurreko emaitza hobetu egin dute (1.400 landun gehiago).


2002ko laugarren hiruhilekoaren aldean, landunen kopuruaren jaitsierarik handiena zerbitzuen sektorean izan da, 7.900 landun galdu baitira. Industriak oso kopuru txikia galdu du, 800 landun. Eraikuntzak 3.400 landun gehiago ditu eta nekazaritzak 1.600 gehiago, eta horiek biak dira bilakaerarik positiboa izan dutenak.


Landunen tasa (landunen ehunekoa 16tik 24 urtera bitarteko biztanleriaren guztizkoarekiko ) %62,6an kokatu da, duela hiru hilabete baino ehuneko 2 hamarren gutxiagorekin. Lan egiten duten gizonezkoen proportzioa lan egiteko adina dutenekiko %74,7ra jaitsi da, eta emakumeena, aldiz, %50,6ra igo.


Lurralde historikoka, landunen tasarik altuena Arabak du oraindik ere, %66,5koa, puntu bat baino zerbait gehiago jaitsi den arren. Gipuzkoa du atzetik, %65,5eko tasarekin eta ehuneko puntu erdiko gehikuntzarekin. Azkenik, Bizkaikoa dugu tasarik baxuena, %59,9ekoa, eta apenas aldatu da 2002ko laugarren hiruhilekotik.



Erreferentziatzat etxeguneak hartuz gero, aktibo guztiak lanean dituzten etxeguneak 4.300 gehiago dira, eta kide aktibo guztiak langabezian dituzten etxeguneak berriz, ez dira gehiegi aldatu (+300 etxegune).


Azken urtean, emakumezkoetan %5 gehiago dira landunak eta gizonezkoetan, berriz, %1,5 gutxiago.


Biztanleria landuna hazi egin da, 2002ko lehenengo hiruhilekoaren aldean eta 8.500 landun gehiago dira, hau da, %1 inguru gehiago. Igoera hori %5 ingurukoa izan da emakumezkoentzat, eta gizonezkoentzat, aldiz, %1,5eko jaitsiera. Lurralde Historikoka, Bizkaiak eta Gipuzkoak, azken hamabi hilabeteetan, %1 baino apur bat landun gehiago dituzte, eta Arabak, ostera, gutxi batzuk galdu ditu.


Azken urtean zehar, berriro ere pisua galdu du industriak eta %1,8 jaitsi da landunen kopurua, igo egin da eraikuntzaren sektorean (%+5,8), eta mantendu zerbitzuetan (%+0,6). Nekazaritzak 5.200 landun gehiago izan ditu azken urtean. Aldi honetan, landunen tasa ehuneko ia puntu bat hazi da.


Langabezia-tasa ehuneko 6 hamarren hazi da azken urtean.


Azken 12 hilabeteotan langabezia-tasa ehuneko 0,6 puntu hazi da; puntu eta erdi inguru gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat, aldiz, 6 hamarren jaitsi da. Herrialdeka, igoera izan da Araban (ehuneko +1,7 puntu) eta Gipuzkoan (+2,2), eta Bizkaian 7 hamarren jaitsi da tasa.


BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)

Iturria: EUSTAT


Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Mª Jose Santamaria Gallardo
Tlf:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Landunak pixka bat jaitsi dira eta langabezia-tasa mantendu egin da euskal AEn 2003ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1er trimestre de 2003
Eguneratze data : 
2003/04/16
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002057_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali