HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2002ko laugarren hiruhilekoan,...

2003/06/19ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE) 2002ko laugarren hiruhilekoa



2002ko laugarren hiruhilekoan, ezkontza gehiago izan ziren 2001eko aldi berean baino



Ezkontza zibilak ere gehitu egin ziren.



Euskal AEn egoiliarren ezkontzak 9.867 izan ziren eta hemendik kanpo egindako ezkontzen datuen faltan, 161 ezkontza gehiago izan ziren aurreko urtean baino, Eustaten datuen arabera. Ezkontza zibilen proportzioa 2001ekoa baino altuagoa izan zen eta guztizkoaren %36 hartu zuen.



2002ko laugarren hiruhileko horretako 2.132 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 2.035 gizonezko eta 2.100 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik 1.892 senarrentzat (%93), lehenengo ezkontza izan zen; eta 19 alargun eta 124 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa gizonezkoenaren antzekoa izan zen: aurretik ezkongabeak zirenak 1.956 izan ziren (%93,1); alargunak, 9; eta dibortziatuak, 135.



Hiruhileko honetan gehitu egin ezkontza zibilak aurreko urteko aldi beraren aldean eta 2001eko 840tik 2002ko 953ra pasa dira. Bestalde, normalean urteko azken hilabete horietan (%44,7) udakoetan (%27,5) baino ezkontza zibil gehiago izaten da eta udakoetan urte guztiko 10 ezkontzatik 4 ospatzen dira.



Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, 2002ko laugarren hiruhilekoan, senarren artean, %70,5ek 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %51k. Proportzio horiek altuagoak dira aurreko urteko hiruhileko berekoak baino.



Aurrera doa, beraz, ezkontzeko adina atzeratzeko joera; 2002 urtean senarren %65 eta emazteen %45 30 urte edo gehiagorekin ezkondu ziren eta aurreko urtean baino proportzio altuagoak lortu ziren.

Iturria: EUSTAT





Argibide gehiagorako:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martin Gonzalez Hernandez
Tlf:+34-945-01 75 49 Faxa+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2002ko laugarren hiruhilekoan, ezkontza gehiago izan ziren 2001eko aldi berean baino

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2002
Eguneratze data : 
2003/06/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0002191_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali